Ardagai
hankarik ez duten eta zuhaitz-enborretan hazten diren zenbait onddoren izen arrunta
Ardagai hankarik ez duten eta zuhaitz-enborretan hazten diren zenbait onddoren izen arrunta da. Zuhaitz bizietan zein hiletan hazten dira. Mamia larrukara izan ohi dute eta, horregatik, ez dira jangarriak izaten. Zenbait ardagai sua pizteko erabili izan dira.[1]
Hainbat espezie aldatu
- Fomes fomentarius, supizteko ardagaia
- Trametes campestris Quel., arteadar-ardagaia
- Trametes cinnabarina (Jacq.) Fr., ardagoi-gorria
- Trametes gibbosa (Pers.) Fr., ardagai konkorduna
- Trametes hirsuta (Wulfen) Lloyd, larruki ilelatza
- Trametes rubescens A.-S. ex Fr., ardagai gorrikorra
- Trametes generoa, oro har.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.