Arctocebus aureus edo Urrezko Angwantiboa Afrikan bizi den primate txiki bat da. Arctocebus calabarensisekin batera generoa osatzen dute. Nigeria, Kamerun, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Ekuatore Ginean bizi dira batez ere. 266-465 gramo inguruko pisua dute.

Arctocebus aureus
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaLorisidae
GeneroaArctocebus
Espeziea Arctocebus aureus
Banaketa mapa

Isats oso txikia dute, ohikoak baino motzagoak diren behatz erakusleak, garbiketarako atzapar berezia oinetan eta lerro txuri bat aurpegian. Kolorea dela eta Arctocebus calabarensisetik erraz bereizten da: bizkarra gorri-urrekara dute eta gorriagoa sabelean.

Gauez bizi dira zuhaitzetan, lurretik 5-15 metrotara. Jaten dutenaren %85a intsektuak dira eta bestea fruitak. Bestela Arctocebus calabarensisen antolaketa oso antzekoa dute.

Ikus, gainera aldatu