Arctictis binturong edo Binturong Viverridae familiako Arctictis generoko espezie bakarra da. Asiako hego-ekialdean bizi da, Bangladesh, Bhutan, Myanmar, Txina, India, Indonesia, Laos, Malaysia, Nepal, Filipinak, Thailandia eta Vietnamen.

Arctictis binturong
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaViverridae
GeneroaArctictis
Espeziea Arctictis binturong
(Raffles, 1822)
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia91 egun
HabitatSastrakadi
Eguneko zikloagaueko
Ugaztunaren lehen planoa.

Ezaugarriak aldatu

Biberridoen familiako animalia haragijalea, katajinetaren antzekoa. Tropikoko oihanetan bizi izaten da, baina oihan horietan ere ez da oso ugaria. Kolore iluneko ilea izaten du, eta isatsa, iletsua eta luzea, adarrei heltzeko zuhaitzetan dabilenean. Metro bat inguruko luzera izan ohi du. Oso usain garratza botatzen du bere burua arriskuan sumatzen badu. Bere generoko espezie bakarra da.

Gauez bizi da eta adarretan lo egiten du. Batez ere fruta jaten du, nahiz eta Carnivora ordenakoa izan. Batzuetan arrautzak, hostoak eta txori zein karraskari txikiak ere jaten ditu. 20 urtera arte bizi ahal dira zoologikoetan.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu