Arberatze

Nafarroa Behereko udalerri ohia

Arberatze Arberatze-Zilhekoa udalerriko herriburua da, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean. Herri honek, Zilhekoa gabe, 1841 arte aparteko udalerria osatu zuen.

Arberatze
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Beherea
UdalerriaArberatze-Zilhekoa
Administrazioa
Posta kodea
Herritarraarberaztar
Geografia
Koordenatuak43°20′33″N 0°59′41″W / 43.3425°N 0.9947°W / 43.3425; -0.9947
Demografia
Biztanleria257 (2017: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

Herritarrei "arberaztar" deitzen zaie. Donibane Garazi herrialdeburura 34 km daude.

Izenaz aldatu

Lekuko zaharrek[1] Arberas (1125), Sanctus Laurentius de Arberaz (1160), Arberaz...formak biltzen dituzte; gogoan izan herri-izen honetatik datorren "Arberas", abizen gisa, Euskal Herri osotik zabaldu dela.

"Arbel" hitzean ustezko jatorria izanik, auzo-herria den Laphizketarekin bikote toponimikoa osa lezake, azken honek latinetik hartutako mailegua omen baitu oinarria, esanahi berberarekin (ikus Laphizketa).

Geografia aldatu

Kokapena aldatu

Amiküze eskualdea historikoki zatituta zegoen hiru eremuetatik Biduze-haraindi izenekoan kokatuta dago; izenak adierazten duen gisan Biduze ibaiaren ekialdean dagoen zonaldeari deitzen zitzaion horrela. Herriaren mugak hauexek dira: ipar-ekialdean Zohota, ipar-mendebaldean Zohazti, ekialdean Aiziritze eta hegoaldean Behaskane eta Laphizketa daude, denak herri amikuztarrak; hego-ekialdean, aldiz, Zuberoako Pettarra eskualdearekin egiten du topo, Domintxaine-Berroetako lurrekin hain zuzen.

Orografia aldatu

Altuera apaleko lurrak dira. Herriaren ekialdean Oihanto auzoa 115 mtan dago, herria bera 95etan eta mendebalderantz topatzen da herriko punturik baxuena, 60 bat m Aiziritzerekiko muga markatu eta urak Biduzen isurtzen dituen Eiheraxar errekaren bazterrean.

Demografia aldatu

1695eko erroldan 40 etxerekin ageri da.

Berezko udalerri gisa ageri den erroldei dagokienez, 1793koan 193 biztanle zituen eta desagertu baino lehenagoko 1836koan 246. INSEEren datuak dira; fusioaren osteko udalerriaren datuak jakiteko, ikus Arberatze-Zilhekoa.

Errepideak aldatu

D 933 departamendu mailako errepidea da nagusia; Donapaleu kantonamendu eta eskualdeburutik abiatu ostean Aiziritze eta Arberatzeren artean pasatzen da, Salbaterrarako (Okzitania) bidean. Bertatik ateratzen den adar lokal batek lotzen du herria bera eta ekialderantz segituta Zilhekoara heltzen da. Tokiko beste errepide batek, herritik hegoaldera joz, D 11rekin (Donapaleu-Maule) bat egiten du.

Historia aldatu

Frantziako Iraultzan herriko apaiza zen Lafourcade-Saccarie, ezizenez "Saramone", erbesteratu zen eta elizan lapurretak suertatu ziren.

Udalerri-aldaketak aldatu

1841 arte herri honek udalerri propioa izan zuen. Urte horretan Zilhekoarekin fusionatu zen; harrezkero Arberatze-Zilhekoako udalburua da.

Eraikin historikoak aldatu

  • Aitziria: herriaren hegoaldean dagoen etxaldea; aztertzeko dago ea lekuizen moduan ondoan dagoen Aiziritzerekin zerikusirik duen. 1487an dagoeneko bere aipua daukagu (Ohix Zuberoako notarioaren eskuizkribuetan), Ayciri de Arberatz izenpean.
  • Done Laurenti eliza 1615ekoa da. "Agoteen atea" izenekoak hegoaldeko kaperara ematen du.
  • "Arberatzeko gaztelu" deritzoten jauregi historikoa Girondako CAF (Caisse d' Allocations familiales) elkarteak oporleku moduan erabili izan du 1945etik.[2]

Ekonomia aldatu

Nekazaritza, abeltzaintza eta erlezaintza izan dira herritar gehienen ohiko lanbideak. Azken hamarkadetan, aldiz dibertsifikazioa bizi izan du:

  • Groupe Mendribil, igeltserotza-lanak burutzen dituena, eraikuntza eta obra publikoen sektorean Ipar Euskal Herriko 50 inportanteenetan dago, 9. postuan hain justu.[3]
  • 2009an Laudioko JEZ enpresaren bultzadaz Materiel Ferroviaire d'Arberats (MFA) lantegia zabaldu da.[4]

Arberaztarrak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa