Arapaho[1] (Arapahoeak edo frantsesez "Behiaren Jendea") Ameriketako Estatu Batuetako gaur egungo Colorado eta Wyoming estatuetako zabaldi handien ekialdean bizi zen algonkin multzoko herri edo tribu bat izan zen. Txeienen aliatu sendoak izan ziren eta Siux herriarekin ere arinki loturik zeuden. Arapaho hizkuntza mintzatzen zuten.

Arapahoe buruzagia.

Jatorriz Aintzira Handien mendebaldekoak dira; handik emigratu eta jatorriz zuten nekazaritzako bizimodua utzirik, belazeetako kulturara egokitu ziren, bisontearen ehizatik biziz batez ere. 1867an Ameriketako Estatu Batuetako Armadak menderaturik, indiar erreserbetara eraman zituzten. Montana, Oklahoma eta Wyoming estatuetan bizi dira gaur egun arapahoak.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.