Arantza Illarramendi

Informatikari katedraduna eta ikertzailea

Arantza Illarramendi Etxabe Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle katedraduna da, Lengoaia eta Sistema Informatikoak sailean eta Informatika Fakultatean. EHUko Informatika Fakultateko dekanoa izan zen 2008tik 2011ra.

Arantza Illarramendi

Bizitza
JaiotzaUsurbil, 1958 (65/66 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaDonostia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Informatika Fakultatea

Espainiako Informatika Zientifikorako Elkarteak (SCIE) ematen duen "Urteko Informatikaria" saria jaso duen lehen emakumea izan da. 2010 urteko edizioko saria eman zioten datu-baseen eta datu-kudeaketaren arloetan egindako lanagatik.[1][2]

Berak sortu zuen BDI ikerkuntza-taldeko arduraduna da gaur egun. Taldearen ikerlerroak hauek dira:

  1. Web semantikoa.
  2. Mugikorretarako aplikazioak.
  3. e-osasuna.
  4. Big data /Smart Data

Artikulu zientifiko ugari [3] argitaratu ditu datu-baseen eta datu-kudeaketaren arloetan. Azpimarratu daiteke hau: OBSERVER: An Approach for Query Processing in Global Information Systems Based on Interoperation Across Pre-Existing Ontologies, Distributed and Parallel Databases aldizkarian argitaratutakoa.

BDI ikertaldetik sortutako SEBIEK izeneko spin-off enpresaren sustatzaileetako bat izan zen 2006an.[4]

Sariak eta errekonozimenduak aldatu

  • 2005: SEBIEK enpresarentzat 1. saria Kutxak antolatutako Entrepenarientzako VI. Lehiaketan
  • 2005: 1. saria TBerrikuntza Telemedizina Lehiaketan-
  • 2010: Aritmel Saria urteko informatikariarentzat.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Premios Nacionales de Informática 2010 Sociedad Científica Informática de España (SCIE).
  2. «Emakumeak eta Teknologia .Emakumeen nazioarteko eguna 2014 – UPV/EHU — Unibertsitatea.Net» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
  3. Arantza Illarramendiren argitalpenak DBLP datu-basean
  4. «Sebiek - Organización» siul02.si.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).

Ikus, gainera aldatu