Arantxa Iturbe

euskal idazle eta kazetaria

Arantxa Iturbe Maiz (Alegia, Gipuzkoa, 1964ko ekainaren 9a - ) euskal idazle eta irrati-esataria da. Euskadi Irratian lan egiten duena.[1] Gaur egun, Tolosan bizi da.[2]

Arantxa Iturbe

Argazkilaria: Dani Blanco
Ahotsa
Bizitza
JaiotzaAlegia1964ko ekainaren 9a (59 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaTolosa
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta esataria
Enplegatzailea(k)Euskadi Irratia
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Inguma: arantxa-iturbe-maiz Literaturaren Zubitegia: 62

Bizitza eta ibilbidea aldatu

Informazio-zientzietako ikasketak egin zituen Nafarroako Unibertsitatean. 1985etik aurrera Euskadi Irratian egin du lan, kazetari gisa. Goizean Behin saioan esatari eta zuzendari moduan egindako lanagatik Kazetaritzako Rikardo Arregi Saria jaso zuen 2000. urtean. Bere burua kazetaritzat baino esataritzat du Iturbek.[3][4] Horretaz gainera, iritzi-zutabeak idazten ditu hainbat egunkaritan.

1992an Ezer baino lehen ipuin bilduma argitaratu zuen, eta urte horretan bertan Euskadi Irratiak haren Maite, maite, maitea antzezlana eman zuen irrati nobela gisa. Hizkuntza zuzen eta biziko hamazazpi ipuin laburrek osatzen dute, bikote harremanen gorabeherak, gaizki-ulertuak, komunikazio arazoak… gune nagusitzat harturik. Batzuk, aurretiaz argitaratuta zeuden HABE aldizkarian; beste batzuk, zenbait sari lortutakoak dira: Riiiiiiiiiing! eta Maiteak, denak.[2]

1995ean beste ipuin bilduma bat argitaratu zuen, Lehenago zen berandu, hamairu testu laburrek osatutakoa da. Bere ipuinek pertsonen arteko harremanez dihardute batez ere, eta emakumeak dira protagonista nagusi.[5] Bi lan hauen ondoren aitortu zuen Arantxa Iturbek bere burua idazle.[6]

Bere lanen artean, Goenkaleko telesaioko gidoiak idazten parte hartu zuen.[7]

1999an, Ai ama! saiakera laburrean, amatasunaren gaineko burutapenak plazaratu zituen, topikoak hauste aldera. Lan hori antzerkirako moldatu zuen Agurtzane Intxaurragarekin batera, eta HIKA Taldeak antzeztu zuen 2001ean. Iturbek eta Intxaurragak euskarazko antzerkigilerik onenaren Max Saria jaso zuten handik bi urtera. Antzerki lanak idazten jarraitu du HIKA Taldeko Agurtzane Intxaurragarekin batera. Eta Aitarekin bidaian obraren gidoiaren idazketa lanarengatik Max Saria berriz irabazi zuten Intxaurragak eta Iturbek 2011n.[8][9]

2001ean euskal haur eta gazte literaturaren alorrean barneratu zen eta hainbat lan argitaratu ditu, besteak beste, Nik eserita egiten dut. Eta zer? eta Amona basoan galdu zenekoa.

2006an Kontu-jaten argitaratu zuen, XX. mendearen lehen hamarkadetan jaiotako Euskal Herriko hainbat emakume eskarmentu handikori egindako elkarrizketa bilduma.

Ibilbidea irratian aldatu

Ezaguna egin zen irratiaren munduan Jaime Otamendirekin batera aurkeztutako Goizean Behin irratsaioarekin, Euskadi Irratian. 1985ean hasi zen bertan lan egiten. Gerora, Arratsaldekoa saioa gidatu du.

Nazioarteko ibilbidea aldatu

  • 2017— Poloniako Wroclaweko (Polonia) antolatuko Międzynarodowy Festiwal Opowiadania istorio laburren jaialdian gonbidatua (2017ko urriaren 5etik 8ra).[10]

Lanak aldatu

Ezer baino lehen
 
Audioa
Arantxa Iturbe, Ezer baino lehen liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data1992
Generoaipuinak
HerrialdeaEuskal Herria
Bildumaeuskal literatura-ipuinak
Orrialdeak143
ISBN84-7917-133-2

Istorio laburrak aldatu

Saiakera aldatu

Haur Literatura aldatu

Taularatutako antzerki lanak aldatu

Nobela aldatu

Sariak aldatu

Literatura sariak aldatu

  • Julene Azpeitia Saria, 1989 Riiiiiiiiiing! lanagatik
  • Donostia Hiria Saria, 1990 Maiteak, denak lanagatik

Antzerki sariak aldatu

  • Max Saria. VI edizioa. 2003. Euskal Autore Onena. Ai ama!
  • Max Saria. VIII edizioa. 2005. Euskal Autore Onena. Ixa / Equis
  • Max Saria. XIV edizioa. 2011. Euskal Autore Onena. Aitarekin bidaian

Itzulpenak aldatu

Nik eserita egiten dut. Eta zer?

Ai, ama!

Lehenago zen berandu

  • (Gaztelaniaz) Ya ni siquiera es tarde! (Irun: Alberdania, 2005) itz. Jorge Giménez

Hamaika arrosa

  • (Gaztelaniaz) Once rosas in Otamendi, J.L., Desde aquí (Antología del cuento vasco actual), (Hiru, 1996) Itz. B. Montorio

Maria eta Jose; Pañuelo gorria lepoan

Nik arrazoi; Gehiago galderarik ez

  • (Polonieraz) Mialam racje; Tylko zádnych prosze! in Pewnej nocy w parku: opowiadania baskijskie (Rebis: 2000) Itz. A. Szofer & A. Zawiszewski

Gehienez bost hilabete

Erreferentziak aldatu

  1. «Iturbe Maiz, Arantxa - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  2. a b Euskal Literaturaren Hiztegia. EHU. (Noiz kontsultatua: 2017/05/04).
  3. Arantxa. "Biografía" in Olaziregi, M.J. (comp.) Pintxos. Nuevos cuentos vascos, Editorial Lengua de Trapo, Madrid, 2005.
  4. «Euskal Idazleen Elkartea. Idazleak» www.idazleak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).[Betiko hautsitako esteka]
  5. Basqueliterature. (Noiz kontsultatua: 2017/05/04).
  6. Torrealdai, Joan Mari. (1997). Euskal Kultura gaur: liburuaren mundua.. Jakin, 43 or. ISBN 84-922537-0-3..
  7. Mario Esnal. Sutondo berria. Hamasei urte Goenkalen. 2010.
  8. Narratiba Garaikidea. Etxepare Institutua. (Noiz kontsultatua: 2017/05/05).
  9. «Arantxa Iturbe Euskadi Irratiko lankideak jaso du Max saria» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  10. «Arantxa Iturbe, Wroclaw hiriko istorio laburren jaialdian» www.etxepare.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  11. Erostarbe Leunda, Gorka. (2017-11-30). Kilimatuak ez, kimatuak.Arantxa Iturbek 'Honetara ezkero' liburua plazaratu du, 29 narrazio laburrez osatua, harremanak ardatz eta umore zorrotza lanabes. (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).

Kanpo estekak aldatu