Artikulu hau Zallako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aranguren (argipena)».

Aranguren Zallako (Bizkaia) ekialdean dagoen auzoa da, Gueñesko mugan kokatuta dagoena. Paper-fabrika herri guztiaren motor ekonomikoa izan zen, eta auzo honetan eraiki zuten XX. mendearen hasieran.

Aranguren
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaZalla
Administrazioa
Posta kodea48860
Geografia
Koordenatuak43°12′36″N 3°07′05″W / 43.21°N 3.1181°W / 43.21; -3.1181
Demografia

2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 1.835 biztanle zituen, udalerriaren bigarren populatuena izanda.

Auzuneak aldatu

Txabarri, Oreña, Ojibar, San Juan, La Inmaculada, El Corso, Mendialde, Muñeran, Lasarte, La Perenal, El Torrejón, El Txakoli, Arangoiti, Oribe eta El Barranco.

Paper-fabrika aldatu

1901ean La Papelera Española sortu zuten Arangurenen Nicolás María Urgoitiren eskutik, Zallako industriaren ikur nagusi bihurtuta. XX. mendearen amaieran Pastguren, Virtisú, Smurfit eta Kimberly-Clark enpresek osatu zuten herriko industriagunea, baina Pastguren krisialdi sakonean sartu ostean 2010ean jarduna eten egin behar izan zuten. Orue taldeak 2013an erosi eta martxan ipini zuten atzera.

Gertaerak aldatu

2015eko urtarrilaren amaieran uholdeek auzoa kaltetu zuten, Kadagua ibaiak gainezka egin ondoren. Javier Portillo Zallako alkatearen esanetan "azken 40 urteetako kalterik handienak" jaso zituzten Arangurenen, 1983ko uholdeak baino okerragoak izanda.[1]

Demografia eta biztanleria aldatu

Arangurengo biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008
1.950 1.938 1.937 1.937 1.915 1.890 1.865 1.849 1.835

Zerbitzuak aldatu

Fevek auzoan geltokia dauka, eta bertan banatzen dira Karrantza eta Santanderrera jotzen duen trenbidea eta Balmaseda eta Leonera jotzen duena, biak Bilbotik datozelarik. Bilbo-Balmaseda aldirikoen lineak ez du geldiunerik egiten, baizik eta zuzenean geralekura doa.

Bestela, Osakidetzako kontsultategi medikoa eta zentro sozio-kulturala (hiltegia zegoen tokian kokatuta) daude.

Jaiak aldatu

Ekainaren 24an San Juan jaiak ospatzen dituzte, besteak beste pilota eta futbito txapelketekin eta berbenekin.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa