Aragoiar gaztelua (Ischia)

pequeña isla volcánica fortificada cerca de la isla de Ischia, al noroeste de la bahía de Nápoles

Aragoiar gaztelua (italieraz: 'Castello Aragonese') Ischia uhartearen ekialdean, Napoliko golkoan, Italian, dagoen uhartexka batean eraikitako Erdia Aroko gotorlekua da. Tokiko lehen gotorlekua K. a. 474an eraiki zen baina egungo eraikina XV. mendekoa da.

Aragoiar gaztelua (Ischia)
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Campania
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Naples
Italiako udalerriIschia
Koordenatuak40°43′54″N 13°57′54″E / 40.73162°N 13.96493°E / 40.73162; 13.96493
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1442
Ondarea
Bisitariak urtean58.500
Kontaktua
HelbideaVia Ponte Aragonese, 3

Geologia aldatu

Uhartexkak jatorri bolkanikoa du. Orain 300.000 urte erupzio baten bidez sortu zen. Egun 113 metro itsasoaren gainean ditu. Eremuak 56.000 m² inguru ditu.

Sarbideak aldatu

Uhartexka gaur egun Ischiarekin lotuta dago 200 metroko luzera duen zubi baten bidez. Zubi horrek lehen "Borgo" izena zuen baina egun Aragoiar zubia da. Hori ez da beti horrela izan. XV. mende aurretik gortorlekuan sartzeko bide bakarra itsasoa zen eta, ondoren, iparraldean zegoen eskailera batetik. XV. mendean, Alfontso V.a Aragoikoaren agindupean, arroketan tunel bat egin zen. Tunelak 400 metroko luzera du eta bidea argizuloekin argitzen zen; argizulo horiek ere defentsarako erabiltzen ziren: bertatik etsaei olio irakiten, harriak eta mota guztietako jaurtigaiak botatzen zien. Tuneletik atera ondoren bide eta bidexka desberdinak daude. XX. mendearen 70. hamarkadan igogailu bat martxan jarri zen.

Historia aldatu

Gotorlekuaren historia luzea da. Leku horretan K.a. 474 urtean Castrum Gironis izeneko gaztelua zegoen. Urte horretan Hieron I.ak, Siracusako tiranoa, Kumas greziar koloniak etruskoen aurka zuen gerra lagundu zien. Lacco Amenon Kumastarrek irabazi zuten eta, sari gisa, Hieron I.ari uhartexka eman zioten. Ondoren Napolik okupatu zuen gotorlekua. K.a. 315ean erromatarrek hartu zuten uhartexka, Aenaria kolonia sortuz. Uhartexka gotorleku gisa erabili zuten eta inguruan dorreak eta etxeak eraiki zituzten etsaien itsasontzien mugimenduak behatzeko.

Hurrengo mendeetan uhartexkak balore defentsibo izan zuen, inbasio desberdinen aurrean (bisigodoak, bandaloak, arabiarrak, normandiarrak (1134 - 1194), Hohenstaufen dinastiaren erasoak (1194 - 1265), Anjou dukerriaren aurka (1265 - 1282)...) inguruko populazioa babesteko. Ondoren, txandaka, gaztelua, jauregia eta monasterioa ziren. Gaur egun, uharteak hotela, museoa, gaztelu-monasterioko lorategia, ikuspegi zoragarriak eta klima zoragarria ditu. [1]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu