Arabiar Errepublika Batua

Arabiar Errepublika Batua (arabieraz: ﺍﻟﺠﻤﻬﻮﺭﻳﺔ ﺍﻟﻌﺮﺑﻴﺔ ﺍﻟﻤﺘﺤﺪﺓ, Al-Ŷumḥūriyya Al-'Arabiyya Al-Muttaḥida) Egiptok eta Siriak 1958. urtean bat egin zutenean sortu zen estatu arabiarra izan zen, eta indarrean egon zen 1961. urtera arte. Hiriburua Kairo izan zen. Beste hamar urtean, 1971. urtera arte, Egiptok izan zuen izen ofiziala izaten jarraitu zuen. Hizkuntza ofiziala arabiera zen.

Arabiar Errepublika Batua
الجمهورية العربية المتحدة
Al-Gumhuriyah Al-Arabiyah Al-Muttahidah
Al-Jumhuriyah Al-Arabiyah Al-Muttahidah
1958 – 1971
Errepublika
Arabiar Errepublika Batuko bandera

Arabiar Errepublika Batuko armarria

Goiburua
Walla Zaman Ya Selahy [1]
والله زمان يا سلاحي
Oh! nire arma
Geografia
HiriburuaKairo
Biztanleria32203000
Azalera1166049 km²
Ekonomia
DiruaEgiptoar libera
Siriar libera
Kultura
Hizkuntza(k)Arabiera
ErlijioaLaiko
Historia
Aurrekoak
Egiptoko Errepublika
Siriako Errepublika
Palestina osoko gobernua
Ondorengoak
Egipto
Siria

Historia aldatu

Siriak izan zuen Arabiar Errepublika Batua sortzeko ekimena, estatu arabiar guztiak batzekotan, eta panarabismo ideologia Siriak eta Egiptok zeukatenez, biek egin zuten bat 1958. urteko otsailaren 1ean. Otsailaren 5ean Gamal Abdel Nasser, ordura arte Egiptoko presidente zena, izendatu zuten Arabiar Errepublika Batuko presidente; martxoaren 5ean estatu berriko Konstituzioa onartu zuten. 1.186.630 km²-ko azalera zeukan estatu berriak.

Egiptoko presidente izandakoak oso prestigio ona lortuta zuen inguruko herrialdeetako panarabisten artean Suezko kanalaren krisian egindako lanagatik. Hala ere, Nasser presidente eta hiriburua Kairo izateak Sirian ez zuen harrera onik izan, Egiptok Siria bereganatu zuelakoan. Bestalde, Siriako agintarien bizilekua Kairotik urrun egoteak botere-egoitzak aldatu zituen.

Iraupena aldatu

Arabiar Errepublika Batuak oso gutxi iraun zuen, besteak beste, legegintzan herrialde biek (Siriak eta Egiptok) zituzten aldeengatik, gizarteen antolaketa ezberdinengatik, politikoen ikuspegi anitzengatik, eta nazionalismoen presioengatik, orokorki, era askotako arazoak sortu zirelako.

Amaiera aldatu

1961. urteko irailaren 28an Siriak kolpe militarra jo zuen, eta Arabiar Errepublika Batua bertan behera amaitu zen. Edozein modutan ere, Egiptok "Arabiar Errepublika Batua" izena 1971. urtera arte izan zuen.

Biztanleria aldatu

Denera, 81.121 milioi biztanle inguru izan zituen Arabiar Errepublika Batuak.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu