Arabako Arkeologia Museoa

Arabako arkeologiaren museoa

Bibat Arkeologia museoa Arabako Gasteiz hiriburuko Alde Zaharrean dagoen arkeologia museoa da. Aiztogile kaleko 54. zenbakian dago zehazki, Arabako Fournier Karta museoari erantsita eta bi museo hauek elkartuta Bibat museo multzoa (2009an irekia) osatzen dute.

Arabako Arkeologia Museoa
Arabako Arkeologia Museoa, eskuinean; eta Arabako Fournier Karta Museoa, ezkerrean. Irudi gehiago
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data2009

Eraikina aldatu

Garai batean museo honen egoitza Gobeu-Gebara-San Joan jauregian egon zen, gaur egun Bendaña jauregiari erantsitako eraikinean dago. Eraikin hau Patxi Mangado arkitektoak diseinatu zuen. Eraikin honek XV. Europako Kobrezko Arkitektura Saria irabazi zuen.[1]

Erakusketa aldatu

Erakusketa hiru solairutan banaturik dago, eta Paleolito Aroa, Burdin Aroa, Antzinako Erroma eta Erdi Aroan sortutako Gasteiz udalerrian barna ibilaldi bat burutzen da. Denera 1.500 pieza inguru ditu. Bertako lorategietan disko itxurako hilarrien erakusketa bat ere badago. Espezializatutako liburutegi bat ere badu, eta gainera museo honetatik Araban zehar garatzen diren arkeologia programak ere kudeatu ohi dira.

Ordutegia aldatu

  • Astelehenetan, itxita.
  • Asteartetik larunbatera: 10:00–14:00 eta 16:00–18:30.
  • Igande eta jaiegunetan: 11:00–14:00.
  • Jaiegun diren astelehenetan: 11:00-14:00, eta biharamunean (asteartea) itxita.

Galeria aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu