Ara Malikian (Beirut, 1968ko irailaren 14a) Espainian bizi den biolin jotzaile famatua da[1], jaiotzez libanoarra, familia armeniarrarekin eta nazionalitate espainiarrarekin[2]. Euskal Herrian Kepa Junkerarekin musika emanaldiak eskaini izan ditu.[3]

Ara Malikian

(2015)
Bizitza
JaiotzaBeirut1968ko irailaren 14a (55 urte)
Herrialdea Espainia
 Libano
Bizilekuabaliorik ez
Hezkuntza
HeziketaGuildhall School of Music and Drama (en) Itzuli
Hanover University of Music, Drama and Media (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbiolin-jotzailea
Musika instrumentuabiolina
DiskoetxeaPicos & Ham Records (en) Itzuli

aramalikian.com
IMDB: nm0539606 Facebook: Ara.Malikian.violin Twitter: AraMalikian Youtube: UCdj_mG2_gLx0wMRhm4S7x7Q Spotify: 5kIE5Bm5P9h6KDsz46V2qc Musicbrainz: 50d60dda-b9c3-46e3-8b75-cd5e7ea20f1c Songkick: 341036 Discogs: 367372 Allmusic: mn0000020887 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Hasierako ikasketak aldatu

Ara Malikian 1968an jaio zen familia armeniar batean eta bere aitari esker biolinaren munduan oso gazte zelarik murgildu zen. Libaniar gerra zibilak bere bizitzan eragin nabarmena izan zuen arren eta denboraldi luzeetan zehar babesleku antiaereoetan ikasi behar izan zuen arren, bere talentua azkar asko eman zen ezagutzera.

Bere lehenengo kontzertu garrantzitsua 12 urterekin soilik eman zuen eta 14 urte zituelarik Hans Herbert-Jöris orkesta zuzendariak Gobernu alemaniarrean Hochschule für Musik und Theater Hannoverren ikasteko beka bat lortu zuen mutilak nola jotzen zuen entzun ondoren txundituta gelditu zelako. 15 urte beteak zituela izen handiko ikastetxe honetan musika kurtsatzen zuen ikasle gazteena izan zen. Geroago Londresen jarraitu zituen bere ikasketak Guildhall School of Music and Draman, eta munduko musikari irakasle entzutetsuenen lezioak jasotzeko zortea ere izan zuen, esaterako Franco Gulli, Ruggiero Ricci, Ivry Gitlis, Herman Krebbers edo Alban Berg Quarteteko taldekideenak.

Emanaldiak aldatu

Urteetan zehar mundu mailako ospea izan duten lehiaketa asko irabazi ditu Ara Malikianek. Haien artean nabarmentzekoak dira Felix Mendelssohn (Berlin, 1987) eta Pablo Sarasate (Iruñea, 1995) lehiaketa internazionaletan jasotako sariak, baita Niccolo Paganini (Genova), Zino Francescatti (Marseilla), Rodolfo Lipizer (Gorizia), Gazte Musikalak (Belgrad), Rameau (Le Mans), Internacional Artist Guild (New York), eta International Music Competition of Japanen jasotakoak ere. 1993an Alemaniako Kultura Ministerioak ardura eta kunplimentu artistikoagatik saritu zuen.

Bost kontinenteetako berrogei herrialde baino gehiagotako kontzertu-gela onenetan jo du: New York (Carnegie Hall), Paris (Salle Pleyel), Viena (Musikverein), Toronto (Ford Center), Calahorra (Teatro Ideal), Madril (Auditorio Nacional y Teatro Real) Zurcí (Tonhalle), Londres (Barbican Centre), Cádiz (Gran Teatro Falla), Puertollano (Auditorio Pedro Almodóvar), Tokio, Istanbul, Berlin, Atenas, Venezia, Los Ángeles, Taipéi, Hong Kong, Kuala Lumpur, Kuba, Bogotá, Múnich, Bartzelona, Bilbo, Mérida (Teatro romano de Mérida), Borriana (Teatro Payá) eta Ekuador (Teatro Sucre) besteak beste. Aspen, Colmar, Prades, Schleswig-Holstein, Braunschweig, Donostia, Segovia, Bergen, Freden, Metlach, Praga, Palentzia eta Buñoleko jaialdietan ere jo du.

Biolin bakarlari gisa hainbat formakuntzatan gonbidatu gisa ere egon da, Tokioko Orkesta Sinfonikoan, Bambergeko Orkesta Sinfonikoan, Zurcí Chamber Orkestan, Génova Opera Orkestan, Madrileko Orkesta Sinfonikoan (OSM), Portugaleko Sinfonikan, Tubingeneko Kamarako Orkestan, Moskuko Birtutetsuetan, Belgradoko Filarmonikan, Toulouseko Kamarako Orkestan, Armeniako Filarmonikan eta Madrilgo Erkidegoko orkestetan adibidez.  Mariss Janssons, Peter Maag, Jesús López Cobos, Vladimir Spivakov, Miguel Ángel Gómez Martínez, Luis Antonio García Navarro, Vassili Sinaisky, Edmond de Stoutz, Gudni Emilson, Juan José Mena edo Jo Ann Falleta bezalako zuzendari famatuenekin aritu da.

Gaur egungo jarduerak aldatu

Madrideko Orkesta Sinfonikoko kontzertinoa izan zen Madrideko antzertoki errealean eta bertan sekulako ospea izan zuen Darius Milhauden Le boeuf sur le toit jotzen bakarlari gisa, biolin eta orkesta bertsioan, Gómez Martinezen zuzendaritzapean. Khachaturianen Concierto para violín y orquesta en Re menor ere jo zuen Jesús López Cobos maisuaren zuzendaritzapean.

Cantabriako “Caprichos Musicales de Comillas” jaialdian ere parte hartu zuen 2004etik 2016 arte egin izan diren edizio guztietan eta zuzendarikide ere izan da Serguei Mesropian biolontxelo jotzailearekin btera.

Egungo musika espainiarrean bide berri bat zabaldu du José Luis Montón, gitarrista flamenko ospetsuarekin batera elkar-lanean. Beste hainbat artistekin ere aritu da, esaterako, Fairuz abeslari libaniarrarekin, Joaquín Cortés eta Belén Maya dantzari flamenkoekin Ensamble Nuevo Tango obran eta Horacio Icasto jazz piano jotzailearekin batera. Bere presentzia zinema munduan aritzen diren musika konposatzaile garrantzitsuenek ere eskatu dute, Alberto Iglesiasek adibidez, berekin Hable con ella Almodóvarren filmari soinu-banda jarri zion. Pascal Gaingerekin ere aritu da, Salvador García Ruizen El otro barrio musikatzen.

Ara Malikianek Warner Españarekin hainbat disko publikatu zituen, Manantial eta De la felicidad adibidez, José Luis Montón gitarrista flamenkoarekin batera. Azken CD hau Academia Española de la Músicaren eskutik “urteko musika berrien arteko disko onena” gisa nominatua izan zen. Warnerrekin batera Malikianek Paganiniren obren bikoizketa bat grabatu zuen. CD haren edukia, 24 caprichos para violín solo, Sarasateren album bat zena Serouj Kradjian pianista armeniarrak lagunduta; Ysaÿeren 6 Sonatas para violín solo, eta Johann Sebastian Bachen Sonatas y Partitas para violín solo zen.

2007an Musikaren Sarietan musika klasikoko interprete onenera nominatua izan zen bi aldiz, Xavier Montsalvatgeren Poema Concertanteren grabaketagatik Orquesta Sinfónica de Castilla y Leónekin batera, baita Joan Valent, Suso Sáiz eta Marc Blanesekin batera egin zituen lanengatik ere.

2006 urtetik gerora Non Profit Music Fundazioarekin eta Jorge Grundma musikagile madrildarrarekin batera lan egiten du, Non Profit Music Chamber Orchestra Kamarako Orkestra sortzen. Hau Musika Kontsonante Berria izeneko konposatzaile garaikideen obrak zabaltzeko sortu zuten. Elkar-lan honek izandako fruituak ondorengo lanen publikazioak dira: Tears of Beauty eta Meeting with a friend.

2007an Yllana konpainiarekin batera "PaGAGnini" emanaldia sortu eta koproduzitu zuen. Hau 2008an estreinatu zen Thomas Potiron, Eduardo Ortega eta Gartxot Ortizekin batera. Umorea eta antzerkia erabiliz, musika klasikoaren gailurrak berrikusten ditu, besteak beste, Sarasate, Manuel de Falla, Luigi Boccherini, Johann Pachelbel, Shigeru Umebayashi, Mozart, Serge Gainsbourg eta Paganini egileenak. Obra Espainian aurkeztua izan da hainbat alditan eta baita beste Europako 25 herrialdetan, Amerikan eta Asian ere.

2008 urtean, Fernando Egozcue gitarrista argentinarrarekin batera, Musika Sarietara bi aldiz nominatu zuten. Non Profit Music Chamber Orchestran Meeting with a friend eta Lejos lanengatik lortu zuen hau, musika klasikoaren interprete onena izateagatik. Urte hartan bertan Extremoduro rock talde españolaren La ley innata albumaren kargu ere egin zen, grabazioetan entzungo zen orkestako zuzendari gisa.

2009an Cuentos del mundo, la historia de un hombre feliz kontzertuaren sortzaile eta produktore lanetan ibili zen. Lan hau familiei zuzenduta dagoen kontzertu eszenifikatu bat zen, Marisol Rozo izan zen zuzendari eszenikoa eta Ara malikian berriz musika-zuzendaria. Músicas cíngaras kontzertua ere estreinatu zuen, bertan Erromanien influentzia musikala jasan zuten herrialdeen abestiak biltzen ziren, beren Indiara bidaia hasi zutenetik Espainiara heldu ziren arte.

2010 urtetik gerora El club del Pizzicato, Espainiako Telebistako La 2 kanalean emititzen zen haur eta gazteentzako programako, aurkezleetariko bat izan zen. Bertan gazte jendeari musika klasikoa eta musikagile desberdinak aditzera ematen zizkieten. 2010etik 2012ra arte aritu zen programa grabatzen. Urte berean José Carrascoren Armenio dokumentalean kolaboratzaile gisa ere haritu zen, eta hau 2010eko Valladolideko zinema aste internazionalean estreinatu zen.

2011n hainbat ekitaldi egin zituen, haien artean, Payo Bach,  Las ocho estaciones de Vivaldi, Piazzolla eta Caprichos para violín y cuerpo. Extremodurorekin ere berriz kolaboratu zuen, hontan Material defectuoso albumean.

2012an José Manuel Zapatarekin batera koproduzitu zuen  Los Divinos obra estreinatu zen. Marisol Rozok zuzendu zuen eta bira bihurtu zen gerora.

2013ko ekainean Nach rap-abeslariaren Los viajes inmóviles diskean parte hartu zuen biolina jotzen, baina lan hau ez zen argitaratu 2014ko otsailera arte.

2016eko abuztuaren 8an Meridako erromatar antzerkian aktuatu zuen Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdian.

2018 amaieran "The Rough Dog" abestian lanean aritu zen System of a Down taldeko Serj Tankian bokalistarekin batera.

2019ko urriaren 24ean Nata Morenok zuzendutako 'Ara Malikian, una vida entre las cuerdas' deituriko dokumentala estreinatu zen. Honetan bere bizitzaren eta musika klasiko eta garaikideari egindako ekarpenaren ibilbidea kontatzen da. Aipatzen da musikak bizitza salbatu ziola gerratik ihes egin zuenean eta bere historia pertsonala bere azken Bira Sinfonikoarekin nahasten du, munduko agertoki onenetan.

Balorazioak aldatu

Ara Malikianen egonezinak bere jatorri armeniarrean sakonaraztea ekarri zuen eta honi esker beste hainbat kulturetako musika ezagutu zuen, adibidez, Ekialde Hurbileko arabiar eta judua, Europa Erdialdeko ijituena eta klezmerrena, Argentinako tangoa eta Espainiako flamenkoa.

Katalogo musikal zabala dauka eta biolinarentzat idatzita dauden obra esanguratsu eta handienak jotzeko gai da. Honez gain gaur egungo beste konpositoreen obrak ere jo ditu, adibidez Franco Donatoni, Malcom Lipkin, Luciano Chailly, Ladislav Kupkovic, Loris Tjeknavorian, Lawrence Roman eta Yervand Yernakianenak.

Malikian, gainera, integral oso esanguratsuei eskainitako programekin biolinerako errezitaldiak egiten dituen biolinista bakanetakoa da, hala nola Paganiniren 24 kapritxoak, Eugène Ysayren 6 sonatak eta Bachen Sonatak eta partitak.

Bizitza pribatua aldatu

Ara Malikian aktore, gidoilari eta zuzendaria den Natalia Morenorekin ezkonduta dago, eta Kairo izeneko seme bat dute.[4]

Diskografia aldatu

Gonbidatu gisa aldatu

Soinu-bandak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Madridiario. «Ara Malikian: “Espero que la cultura vuelva a tener su lugar”» Madridiario (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
  2. (Gaztelaniaz) «Ara Malikian interpreta los 24 Caprichos de Paganini en Comillas» El Diario Montañes 2010-08-04 (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
  3. (Gaztelaniaz) «Ara Malikian Ensemble y Kepa Junkera, juntos en Arantzazu» El Diario Vasco 2012-08-25 (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
  4. (Gaztelaniaz) Aragón, Heraldo de. «Natalia Moreno y Ara Malikian se casan en Las Vegas» heraldo.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).

Kanpo estekak aldatu