Apollo 11 1969ko uztailaren 16an AEBk espaziora bidali zuen misioa da. Ilargiaren azala ukitu zuen lehenengo hegaldi eskifatua izan zen.

Apollo 11
Historia
AurrekoaApollo 10
HurrengoaApollo 12
Ontziz-kanpoko ibilaldia
Docking and berthing of spacecraft1969ko uztailaren 16a - 1969ko uztailaren 20a
Orbital activity1969ko uztailaren 19a - 1969ko uztailaren 22a
Ilargiratzea1969ko uztailaren 20a - 1969ko uztailaren 21a
Docking and berthing of spacecraft1969ko uztailaren 21a - 1969ko uztailaren 21a
Espazio jaurtiketa 1969ko uztailaren 16a
Splashdown 1969ko uztailaren 24a
KudeatzaileaNASA
Honen parteApollo programa
Masa49.734,6 kg eta 4.931,9 kg

Apollo 11 Floridako Cañaveral lurmuturreko NASAren Kennedy Espazio Gunetik (LC 39A plataforma) jaurti zen, Saturn V suziri baten bidez, goizeko 10:32etan. Misioa ofizialki AS-506 legez ezagutu zen.

Apollo 11 misioaren tripulazioa Neil Armstrong (38 urte), ilargiratze-moduluaren pilotu Edwin E. Aldrin Jr., Buzz ezizenez ezaguna (39 urte) eta aginte-moduluaren pilotu Michael Collinsek (39 urte) osatzen zuten. Ontzien izendapena komandantearen esku egon zen, Armstrongen esku alegia. Berak Eagle (arranoa) izendatu zuen ilargiratze-modulua eta Columbia deitu zion aginte-moduluari.

1969ko uztailaren 21ean 2:56ak zirela (nazioarteko orduan UTC), Mare Tranquillitatisen hegoaldean Neil Armstrong komandantea gure satelitearen gainazala zapaltzen zuen lehenengo gizakia bilakatu zen. Ilargiratzetik sei ordu eta erdira gizakiak lehenengo urratsa eman zuen satelitean. Lorpen historiko honen irudiak planeta osora igorri ziren Parkes Behalekuko (Australia) instalazioetatik. Hasiera batean, Ilargian zeharko paseoa telebistaz emateko, Espazio Sakoneko Sarearen parte den Goldstongo jarraipen estaziora (Kalifornia, Estatu Batuak) iristen zen seinalea erabiltzea aurreikusirik zegoen. Baina, seinalearen harrera txarra zenez gero, Honeysuckle Creek estaziokoa (Canberratik hurbil, Australia) erabiltzea erabaki zen[1]. Honek paseoaren lehenbiziko minutuak erretransmititu zituen, eta gainerakoa Parkes Behalekutik igorri zen[2].

Apollo programak 24.000 milioi dolarreko inbertsioa suposatu zuen. 400.000 langile baino gehiagok jardun zuten bere garapenean. Suziriak, ontziak eta ilargiratze-moduluak 5.600.000 atalez osaturik zeuden, eta denak %99,9ko eraginkortasunez funtzionatu izan balira ere, 5.600 matxura inguru sor zatekeen. Gaur egungo edozein sakelekok Armstrong, Aldrin eta Collinsen ontzi barnean zeramaten ordenagailuak baino memoria gehiago dauka [3].

Erreferentziak aldatu

  1. The Apollo 11 Television Broadcast Honeysucklecreek.net
  2. One Giant Leap Atnf.csiro.au
  3. Pablo JAUREGUI: La aventura más grande y peligrosa elmundo.es

Kanpo estekak aldatu

0°40′27″N 23°28′22″E / 0.67417°N 23.47278°E / 0.67417; 23.47278