Apokalipsiaren Lau Zaldunak

Apokalipsiaren Lau Zaldunak Apokalipsia liburuko 6. kapituluaren hasieran deskribatzen diren zaldunak dira. Kapitulu honek azaltzen duenez, Jainkoaren eskuineko eskuan zazpi zigiluz zigilatutako liburua legoke, Jesusek zazpi horietako lehenbiziko lau zigiluak irekiko ditu, honela zaldi zuri, gorri, beltz eta zurbilen gainean doazen pizti hauek askatuko dituelarik. Exegesiaren arabera, izurria, gerra, gosea eta heriotza lirateke. Biblian lau zaldun hauetako azkenekoa bakarrik bere izenaz deitua da: Herio.

Euren aipamena biblian aldatu

 
Apokalipsiaren Lau Zaldunak: Izurria, Gerra, Gosea eta Heriotza.
« BILDOTSAK ZIGILUAK IREKI

Gero, Bildotsak zazpi zigiluetarik lehena ireki zuela ikusi nuen, eta lau izaki bizidunetatik lehenengoak trumoi antzeko ahotsez hau esaten zuela entzun nuen: «Zatoz». Begiratu eta zaldi zuri bat ikusi nuen. Zaldiaren gainekoak uztaia zeukan; Jainkoak koroa eman zion, eta hura, beti garaile, berriro ere garaitzera atera zen.
Bildotsak bigarren zigilua ireki zuenean, bigarren izakiak hau esaten zuela entzun nuen: «Zatoz». Beste zaldi bat, gorria, atera zen; haren gainekoari Jainkoak ezpata handi bat eman zion eta lurretik bakea kentzeko ahalmena, horrela gizakiek elkar hil zezaten.
Bildotsak hirugarren zigilua ireki zuenean, hirugarren izakiak hau esaten zuela entzun nuen: «Zatoz». Begiratu eta zaldi beltz bat ikusi nuen. Haren gainekoak balantza bat zuen eskuan, eta ahots antzeko bat entzun nuen lau izakien artean esaten: «Kilo bat gari bakarrik eguneko soldataz; hiru kilo garagar bakarrik eguneko soldataz; baina ez hondatu olioa eta ardoa ez hondatu olioa eta ardoa».
Bildotsak laugarren zigilua ireki zuenean, laugarren izakiaren ahotsa entzun nuen hau esaten: «Zatoz».
Begiratu eta zaldi horixka bat ikusi nuen. Gainekoak Herio zuen izena, eta bere erreinukoek jarraitzen zioten. Lurraren laurdenaren gain ahalmena eman zion Jainkoak, ezpata, gosete, heriotza eta lurreko piztien bitartez jendea hiltzeko.
Bildotsak bosgarren zigilua ireki zuenean, Jainkoaren mezuarengatik eta eman zuten testigantzagatik hildakoak ikusi nituen aldare azpian bizirik. Ozenki egiten zuten deiadar, esanez: «Noiz arte, Jaun santu eta egiazko horrek, ez diguzu justizia egin behar, gure hilketa lurrean bizi direnen lepotik mendekatu gabe utziz?»
Orduan, bakoitzari jantzi zuri bana eman eta oraino apur batez itxaroteko esan zien Jainkoak, harik eta beraiek bezala hilko zituzten zerbitzukide eta senideen kopurua osatu arte.
Gero, Bildotsak seigarren zigilua ireki zuenean, lurrikara izugarria gertatzen zela ikusi nuen. Eguzkia zurda-oihala bezain beltz jarri zen eta ilargia odola bezain gorri; zeruko izarrak lurrera erori ziren, haize zakarrak astintzean heldu baino lehen pikondoari pikuak erortzen zaizkion bezala; 14 zerua bildu egin zen pergaminoa biltzen den bezala, eta mendiak eta uharteak oro beren lekutik aldatu ziren; lurreko erregeak, handiki eta buruzagiak, aberats eta indartsuak, eta gizaki oro, esklabo nahiz libre, hartzulo eta mendiko haitzarteetan ezkutatu ziren. Eta honela esaten zieten mendi eta harkaitzei: «Eror zaitezte gure gainera eta ezkuta gaitzazue tronuan eseria dagoenaren aurretik eta Bildotsaren haserretik. Iritsi baita haren haserrearen egun handia, eta nor egon zutik?»

»
Apokalipsia 6:1-8[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Apokalipsia 6:1-8. Bildotsak zigiluak ireki. Biblia interneten.

Kanpo estekak aldatu