Apatosaurus (grezieraz απάτη "engainatu" eta σαύρα "muskerra"; "musker engainagarria") dinosauroen genero bat zen. Hogeita hiru metro eta hamazortzi tona inguru zituen eta inoiz existitu diren dinosauro handienetakoa izan zen.

Apatosaurus
154 Ma-150 Ma

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaSaurischia
Familiadiplodocid (en) Diplodocidae
SubfamiliaApatosaurinae (en) Apatosaurinae
Generoa Apatosaurus
Marsh, 1877
Azpibanaketa
  • A. ajax (Marsh, 1877 (tipo))
  • A. louisae (Holland, 1915)
Datu orokorrak
Luzera22,8 m
Masa22,4 t

Jurasiko Berantiarrean bizi izan zen (duela 152-151 miloi urte inguru) eta bi espezie deskribatu dira; Apatosaurus ajax eta Apatosaurus louisae. Brontosaurus-a 2015. urterarte Apatosaurusaren generoaren barnean kokaturik zegoen baina gaur egun bi genero desberdin kontsideratzen dira. Gaur egungo Ipar Amerikaren mendebaldean bizi izan zen.

Deskribapena aldatu

Tamaina aldatu

 
Apatosaurus ajax (laranja), Apatosaurus louisae (gorria) eta Brontosaurus parvus (berdea), gizakiaren (urdina) tamainarekin alderatuta

Apatosaurus-a animalia erraldoia zen, lau hankatan ibiltzen zena eta lepo luzea eta zartailu itxurako isats luzea zituena. Aurreko hankak atzekoak bino zerbait txikiagoak ziren.

Neurriak kalkulatzeko Apatosaurus louisae (CM 3018) alea erabiltzen da. 1936an bizkarrezurra neurtu zitzaion eta 21'8 metro luze zela ikusi zen. Aurkituriko beste fosil batzuekin ateratako batazbestekoak 21-22'8 metrotako luzera eta 16'4-22'4 tonako pisua dira[1]. 2015ean Dreadnoughtus, Apatosaurus eta Giraffatitan generoen inguruko ikerketek ordea CM 3018 alearen pisua 21'8-38'2 tona artean kokatzen dute[2]. Apatosaurus ajax ale batzuk %11-30 luzeagoak dira eta 32'7-72'6 tonako pisua kalkulatu zaie, CM 3018 alearen bikoitza[3].

Garezurra aldatu

BYU 17096 alearen garezurra bereziki ongi kontserbaturik dago eta diplodozidoen garezur tipikoa zela esan daiteke. Apatosaurus-aren garezurra oso txikia zen animaliaren tamainarekin konparatuz gero. Barailan zizelaren itxurako hortz lerroak zituen, belarjaleek ohi duten moduan[4]. Apatosaurus-aren muturra errektangularra zen[5].

Bizkarrezurra aldatu

 
AMNH 460 alea, 1995ean eraiki zena.

A. louisae-ren bizkarrezurrak 15 orno zerbikal, bizkarreko 10, sakroko 5 eta isatseko 82 zituen. Isatseko orno kopurua aldakorra da hala ere[6]. Apatosaurus zein Brontosaurus aleen zerbikalak diplodozidoen artean sendoenak dira eta oso bifurkaturik daude[4]. Sahietsak artikulatzen zaizkie, diplodozidoen artena luzeenak eta estuenak. Lepoaren zeharkako sekzioa eginez gero ia triangeluarra litzateke[7]. Apatosaurus louisae-n atlas-ardatz konplexua ia fusionaturik dago. Lepoa aire poltsa-sistema zabal batez osaturik zegoen, pisua nabarmen gutxituko zutenak.

Bizkarreko 10 ornoetatik sahiets parea ateratzen zen alboetara[8]. Isatsa oso luzea zen eta zartailu itxura hartzen zuen, gainerako diplodozidoen isatsen antzera[6].

Gorputz adarrak aldatu

 
Apatosaurus-aren lepauztaia.

Aurreko hanketan humeroa oso lodia zen eta Camarasaurus-aren eta Brontosaurus-aren oso antzekoa. Honekin erradioa eta kubitua artikulatzen ziren. 1936an Charles Gilmorek azken bi hauek gurutzaturik zeudela proposatu bazuen ere[6] paraleloak zirela ikusi da. Aurreko hanka bakoitzean atzapar bakarra zuen.

Aldaka aldean iliona oso sendoa zen eta pubisa eta iskiona fusionaturik zeuden. Femurra oso lodia zen, sauropodoen artean lodienetakoa. Fibula tibia baino luzeagoa eta lirainagoa zen. Atzeko hanka bakoitzean hiru atzapar zituen Apatosaurus-ak[9].

Aurkikuntzen historia aldatu

Lehenengo aurkikuntzak aldatu

Hezurren Gerra esaten zaio Edward Drinker Cope eta Othniel Charles Marsh paleontologoek izan zuten lehiari. Copek aurkitu zituen Apatosaurus-aren aurreneko hezurrak baina Marsh izan zen 1877an generoa izendatu zuena, Gunnison konderrian (Colorado) aurkituriko ale batean oinarriturik[10]. Apatosaurus izena eman zion, "musker engainagarria" esan nahi du, izan ere isatseko txebroi hezurrak gainerako dinosauroengadik desberdinak baitira, eta aldiz Mosasaurus dinosauro akuatikoaren txebroien nahiko antzekoak[11]. Marshek Apatosaurus eta aurrez dekribaturik zegoen Atlantosaurus generoak desberdintzeko sakroko ornoen kopurua erabili zuen irizpide gisa. Bi urte beranduago Marshek ale handiago bat aurkitu zuen Morrison Formazioan (Como Bluff, Wyoming) eta espezie berria izandatu zuen, Brontosaurus excelsus[12]. 1903an Elmer Riggs paleontologoak adierazi zuen Apatosaurus generoarengandik desberdintasun nahikorik ez zuela genero berria sortzeko eta Apatosaurus excelsus berrizendatu zuen. 2015ean Emanuel Tschopp, Octavio Mateus eta Roger Benson zientzilariek genero biak bereiztu arte horrela jarraitu zuen[13], gizartean ordea Brontosaurus izena Apatosaurus baino ezagunagoa zen[14].

Garezurraren auzia aldatu

1898an Wyomingen hezurdura ia osoa aurkitu zuen Walter Grangerrek eta uda osoa behar izan zuen hezur guztiak ateratzeko[15]. Garezurra, hankak eta isats zati bat falta zituen. Hanka batzuk tokian bertan aurkitu ziren eta haiek erabili ziren hezurdura museoan eraikitzeko. Garezurra aldiz modelo bat eraiki zen garai hartan ezagutzen zen Camarasaurus-aren antzekoa. Adam Hermann-ek gidatu zuen eraikuntza. Osbornek gogor kritikatu zuen garezur hura erantsi izana[16].

 
Field Museoko hezurdura okerreko garezurrarekin, 1950. hamarkadan.

1909an aurkitu zen Apatosaurus-aren aurreneko garezurra. Earl Douglassek Carnegie harrobian gidaturiko espedizioan izan zen eta hezurdura batetatik gertu aurkitu zuen. Harrobiaren izena zeraman Andrew Carnegieren Louise emaztearen omenez Apatosaurus louisiae izendatu zuen. Diplodocus-aren garezurraren oso antzekoa zen[17]. Douglass and Carnegie Museoko zuzendaria zen William H. Holland-ek baieztatu zuen Apatosaurus-ari zegokion garezurra zela, hau ere Osbornek zalantzan jarri zuen arren. Hollandek ez zuen eztabaidarik izan nahi Osbornekin eta museoan hezurdura eraikitzerakoan bururik ez zion ezarri. 1934an Holland hil zenean museoko langileek Camarasaurus-aren garezurra gehitu zioten[17].

Hurrengo hamarkadetan ez zen Apatosaurus-aren garezurraren inguruko berririk izan. 1970. hamarkadan John Stanton McIntosh eta David Berman paleontologoek ikerketa berria egin zuten eta Holland zuzen zegoela baieztatu zuten. Ikerketa honen emaitzak kontutan hartuta Diplodocus-arenak zirela uste izandako garezur ugari Apatosaurus-arenak gisa berrizendatu zituzten. 1979an azkenik McIntosh eta Bermanen ikerketa kontutan hartuta Carnegie museoan Apatosaurus-aren garezurra ezarri zen[18].

2011. urtean azkenik Apatosaurus baten garezurra aurkitu zen hasierako zerbikalak ere bazituena eta Apatosaurus ajax espeziearena zela ondorioztatu zen[19].

Baliozko espezieak aldatu

Historian zehar hainbat Apatosaurus espezie deskribatu eta izendatu izan dira baina 2015etik aurrera bi espezie baino ez dira baliozkotzat jotzen:

  • Apatosaurus ajax: Greziar mitologiako Ajax heroiaren omenez izendatu zuen Marshek 1877an[20]. YPM 1860 Apatosaurus gaztearen hezurdura hartu zuen holotipotzat. Hezurdura osorik aurkitu ez denez espezie bien artean gutxien ikertu dena da.
  • Apatosaurus louisae: Hollandek 1916an izendatu zuen Utah-n aurkituriko hezurdura partzial batean oinarrituta (CM 3018)[21].

Sailkapena aldatu

Apatosaurus Diplodocidae familian kokaturik dago eta klado honetan dinosauro sauropodo erraldoiak sartzen dira, Apatosaurus bera, Brontosaurus, Diplodocus, Titanosaurus. Tschopp, Mateus eta Benson-ek honako sailkapen hau finkatu zuten[22]:

 Diplodocidae 

Amphicoelias altus

 Apatosaurinae 

Izendatu gabeko espeziea

Apatosaurus ajax

Apatosaurus louisae

Brontosaurus excelsus

Brontosaurus yahnahpin

Brontosaurus parvus

 Diplodocinae 

Izendatu gabeko espeziea

Tornieria africana

Supersaurus lourinhanensis

Supersaurus vivianae

Leinkupal laticauda

Galeamopus hayi

Diplodocus carnegii

Diplodocus hallorum

Kaatedocus siberi

Barosaurus lentus

Paleobiologia aldatu

Elikadura aldatu

 
Apatosaurus louisae baten ikuspegi artistikoa. Zingira eremu batean ageri da lepoa jeitsita.

XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran pentsatzen zen Apatosaurus-ak astunegiak zirela lehorrean bizi eta beren pisuari eusteko eta sakonera txikiko uretan biziko zirela uste zen, zingira eta paduretan hain zuzen ere, baina erabat lehortarrak zirela erakutsi dute azken urteetan egin diren ikerketek[23]. Mutur zuzenak lurreko landaretaz modu ez selektiboan elikatzen zela adierazten du[24]. Iratzeak, zikadak, azeri-buztanak eta algak jango zituen, bai eta ibaiertzetako ur azpiko landaretza ere, hori iradokitzen du Apatosaurus-aren lepoak hartuko zuen posturak[25]. Carpenterrek eta beste zientzilari batzuek esan dute espero baino flexibilitate txikiagoa izango zuela lepoak[26], Kent Stevens eta Michael Parrishek aldiz "U" itxura hartzeko gai ere bazela diote[25].

Frank Paladino et al. (1997) egindako ikerketak 35 tonako Apatosaurus batek egunero 262 litro ur kontsumituko zituela kalkulatu du[27].

Mugimendua aldatu

Apatosaurusaren antzerako sauropodoen arrastoak aztertu dira eta egunero 25-40 kilometrotako distantziak ibiltzen zituztela ondorioztatu da. Normalean motel ibiltzen baziren ere behar zenean 20-30 km/h abiadura maximoa har zezaketen[28]. Gazte baten aztarnek bi hankatan ibil zitezkeela iradoki duen arren zalantza asko sortzen dituen datua da[29].

Fisiologia aldatu

Animalia hauen masa erraldoiak ohiko arnasketa oztopatuko zuen eta ikerketa ugari egin dira nola gertatzen zen jakiteko. Diafragmarik ez zeukaten eta espazio hila 0'184m3-koa zutela kalkulatu da. Badirudi gaur egungo hegaztien antzera parabronkioak izango zituztela, hau da, aire poltsa ugari biriketan[30].

Hazkuntza aldatu

 
Apatosaurus gazte baten hezurdura.

Gazteek hazkuntza azkarra zuten eta hamar urtetan helduak izatera iristen ziren[31]. Thomas Lehman aeta Holly Woodwarden arabera 15 urteko Apatosaurus batek dagoeneko 25 tona pisatuko zituen eta urteko hazkuntza pikoa 5.000 kilogramo ingurukoa izango zen. Eva Griebeler et al. (2013) taldearen arabera ordea 19 urterekin heldutasun sexuala lortuko zuketen eta 31 urte inguru zituztela hilgo ziratekeen[32].

Gainerako sauropodoekin alderatuta Apatosaurus gazte ugari aurkitu dira. Proportzionalki helduek baino lepo eta isats laburragoak zituzten[33].

Isatsa aldatu

Myhrvoldek eta Curriek 1997an egindako ikerketak Apatosaurus-aren isatsa ikertu zuen. Zartailu itxurakoa zela esan zuen eta astintzean 200 dezibeliotako hotsa atera zezakeela kalkulatu zuten, kainoi eztanda baten parekoa[34].

Paleoekologia aldatu

 
Morrison Formazioa.

Morrison Formazioak sakonera txikiko ur eremuak eta jalkidura alubialak tartekatzen ditu. Zingira, aintzira, ibai eta uholde eremu sistema zabalak izango zituen arren ingurune nahiko lehorra izango zen[35]. Sasoi lehorra eta hezea izango zituela pentsatzen da. Datazio erradiometrikoaren arabera 156'3-146'8 milioi urte artean kokatzen da[36] eta Morrison arroa Kanadako Alberta eta Saskatchewan probintzietatik Estatu Batuetako Mexiko Berrira hedatzen zen.

Morrison Formazioan Apatosaurus-a bigarren sauropodo ugariena zen, Camarasaurus-aren atzetik[37]. Badirudi Apatosaurus-a gainerako sauropodoak baino bakartiagoa zela[38]. Brontosaurus-a eta Brachiosaurus-a ere Formazio berean aurkitu diren aurropodo erraldoiak dira. Ohikoa da Apatosaurus-aren inguruan Allosaurus-a aurkitzea, kate trofikoaren muturrean zegoen animalia zen hau[39].

Apatosaurus-a egungo kulturan aldatu

1989. urtean Estatu Batuetako Posta Zerbitzuak lau dinosauro ikonikoren zigiluak atera zituen, Tyrannosaurus, Stegosaurus, Pteranodon eta Brontosaurus. Azkena Brontosaurus izendatzeak istilua ekarri zuen, "zientifikoki zuzena ez zela" leporatu baitzitzaion[14]. Posta Zerbitzuak zientifikoki Apatosaurus izan arren jende xeheak Brontosaurus gisa ezagutzen zuela esanez defendatu zuen izenaren erabilera. Esan bezala, 2015. urtean genero biak desberdindu egin ziren.

1990. urtean Michael Crichtonek Jurassic Park eleberria atera zuen eta Parkean "berpizturiko" 15 dinosauroetako bat Apatosaurus-a zen[40]. 1995an atera zuen The Lost World bigarren liburuan ere aipatzen du[41]. Filmak egiterakoan ordea Brachiosaurus-ak eta Mamenchisaurus-ak agertzen dira haien ordez. Jurassic World filmean agertzen dira aurreneko aldiz[42].

Erreferentziak aldatu

  1. Henderson, Donald M.. (2006-12-11). [907:BGCOMS2.0.CO;2 «Burly gaits: centers of mass, stability, and the trackways of sauropod dinosaurs»] Journal of Vertebrate Paleontology 26 (4): 907–921.  doi:10.1671/0272-4634(2006)26[907:BGCOMS]2.0.CO;2. ISSN 0272-4634. (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  2. Bates, Karl T.; Falkingham, Peter L.; Macaulay, Sophie; Brassey, Charlotte; Maidment, Susannah C. R.. (2015-06-30). «Downsizing a giant: re-evaluating Dreadnoughtus body mass» Biology Letters 11 (6): 20150215.  doi:10.1098/rsbl.2015.0215. PMID 26063751. PMC PMC4528471. (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  3. Wedel, M.. (2013). A giant, skeletally immature individual of Apatosaurus from the Morrison Formation of Oklahoma. 61st Symposium on Vertebrate Palaeontology and Comparative Anatomy - Programme and Abstracts:, 40-45 or..
  4. a b Fastovsky, D.E.; Weishampel, D.B.. (2009). Dinosaurs: A Concise Natural History. Cambridge University Press, 165-200 or. ISBN 978-0-521-88996-4..
  5. (Ingelesez) Whitlock, John A.. (2011-04-06). «Inferences of Diplodocoid (Sauropoda: Dinosauria) Feeding Behavior from Snout Shape and Microwear Analyses» PLOS ONE 6 (4): e18304.  doi:10.1371/journal.pone.0018304. ISSN 1932-6203. PMID 21494685. PMC PMC3071828. (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  6. a b c (Ingelesez) Gilmore, Charles W. (1936). Osteology of Apatosaurus, with special reference to specimens in the Carnegie museum,. Board of trustees of the Carnegie Institute PMC 16777126. (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  7. (Ingelesez) Taylor, Michael P.; Wedel, Mathew J.; Naish, Darren; Engh, Brian. (2015-09-07). Were the necks of Apatosaurus and Brontosaurus adapted for combat?. (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  8. (Ingelesez) Riggs, Elmer Samuel. (1903). Structure and relationships of opisthocoelian dinosaurs. Part I, Part I,. s. n. PMC 494478078. (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  9. Upchurch, P.; Tomida, Y.; Barrett, P.M.. (2005). A new specimen of Apatosaurus ajax (Sauropoda: Diplodocidae) from the Morrison Formation (Upper Jurassic) of Wyoming, USA. National Science Museum Monographs. 26 (118):, 1-156 or. ISBN 1342-9574..
  10. (Ingelesez) Tschopp, Emanuel; Mateus, Octávio; Benson, Roger B. J.. (2015-04-07). «A specimen-level phylogenetic analysis and taxonomic revision of Diplodocidae (Dinosauria, Sauropoda)» PeerJ 3: e857.  doi:10.7717/peerj.857. ISSN 2167-8359. (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  11. Holtz, Thomas R.; Rey, Luis V.. (2007). Dinosaurs : the most complete, up-to-date encyclopedia for dinosaur lovers of all ages. New York : Random House ISBN 978-0-375-82419-7. (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  12. (Ingelesez) Marsh, Othniel Charles. (1879-12-01). «Notice of new Jurassic reptiles» American Journal of Science s3-18 (108): 501–505.  doi:10.2475/ajs.s3-18.108.501. ISSN 0002-9599. (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  13. (Ingelesez) «Dinosaur mid-life crisis: The Jurassic-Cretaceous transition in Wyoming and Colorado» econtent.unm.edu (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
  14. a b (Ingelesez) «Opinion | Topics of The Times; Leapin' Lizards! (Published 1989)» The New York Times 1989-10-11 ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
  15. American Museum of Natural History. (1905). Natural history. New York : American Museum of Natural History (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  16. (Ingelesez) «Bully for Camarasaurus» EXTINCT MONSTERS 2014-10-30 (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  17. a b «The Wrongheaded Dinosaur» web.archive.org 2010-04-14 (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  18. «The Wrongheaded Dinosaur» web.archive.org 2010-04-14 (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
  19. Tschopp, Emanuel; Mateus, Octávio. (2013-10-01). «The skull and neck of a new flagellicaudatan sauropod from the Morrison Formation and its implication for the evolution and ontogeny of diplodocid dinosaurs» Journal of Systematic Palaeontology 11 (7): 853–888.  doi:10.1080/14772019.2012.746589. ISSN 1477-2019. (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
  20. Carpenter, Kenneth; Currie, Philip J.; Dinosaur Systematics Symposium (1986 : Tyrrell Museum of Palaeontology). (1990). Dinosaur systematics : approaches and perspectives. Cambridge ; New York : Cambridge University Press ISBN 978-0-521-36672-4. (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  21. Carpenter, K.; McIntosh, J.. (1994). "Upper Jurassic sauropod babies from the Morrison Formation". In Carpenter, Kenneth; Hirsch, Karl F.; Horner, John R. (eds.). Dinosaur Eggs and Babies. Cambridge University Press, 265-278 or. ISBN 978-0-521-56723-7..
  22. (Ingelesez) Tschopp, Emanuel; Mateus, Octávio; Benson, Roger B. J.. (2015-04-07). «A specimen-level phylogenetic analysis and taxonomic revision of Diplodocidae (Dinosauria, Sauropoda)» PeerJ 3: e857.  doi:10.7717/peerj.857. ISSN 2167-8359. (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  23. Pierson, David J.. (2009-07). «The physiology of dinosaurs: circulatory and respiratory function in the largest animals ever to walk the earth» Respiratory Care 54 (7): 887–911.  doi:10.4187/002013209793800286. ISSN 0020-1324. PMID 19558740. (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  24. (Ingelesez) Whitlock, John A.. (2011-04-06). «Inferences of Diplodocoid (Sauropoda: Dinosauria) Feeding Behavior from Snout Shape and Microwear Analyses» PLOS ONE 6 (4): e18304.  doi:10.1371/journal.pone.0018304. ISSN 1932-6203. PMID 21494685. PMC PMC3071828. (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  25. a b (Ingelesez) Stevens, Kent A.; Parrish, J. Michael. (1999-04-30). «Neck Posture and Feeding Habits of Two Jurassic Sauropod Dinosaurs» Science 284 (5415): 798–800.  doi:10.1126/science.284.5415.798. ISSN 0036-8075. PMID 10221910. (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  26. Tidwell, Virginia; Carpenter, Kenneth. (2005). Thunder-lizards : the Sauropodomorph dinosaurs. Bloomington : Indiana University Press ISBN 978-0-253-34542-4. (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  27. Brett-Surman, M. K.; Holtz, Thomas R.; Farlow, James Orville. (2011). The complete dinosaur. Bloomington, Ind. : Indiana University Press ISBN 978-0-253-33349-0. (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  28. Fastovsky, D.E.; Weishampel, D.B.. (2009). Dinosaurs: A Concise Natural History. Cambridge University Press, 165-200 or. ISBN 978-0-521-88996-4..
  29. (Ingelesez) «Tracks of a running bipedal baby brontosaur? Baby sauropod footprints discovered in Colorado» ScienceDaily (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  30. «Palaeontology: 10.1666/0094-8373(2003)0292.0.CO;2» www.crossref.org  doi:10.1666/0094-8373(2003)029<0243:vpasat>2.0.co;2. (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  31. Curry, Kristina A.. (1999-12-13). «Ontogenetic histology of Apatosaurus (Dinosauria: Sauropoda): New insights on growth rates and longevity» Journal of Vertebrate Paleontology 19 (4): 654–665.  doi:10.1080/02724634.1999.10011179. ISSN 0272-4634. (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  32. (Ingelesez) Griebeler, Eva Maria; Klein, Nicole; Sander, P. Martin. (2013-06-19). «Aging, Maturation and Growth of Sauropodomorph Dinosaurs as Deduced from Growth Curves Using Long Bone Histological Data: An Assessment of Methodological Constraints and Solutions» PLOS ONE 8 (6): e67012.  doi:10.1371/journal.pone.0067012. ISSN 1932-6203. PMID 23840575. PMC PMC3686781. (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  33. Carpenter, K.; McIntosh, J.S. (1994). Carpenter, Kenneth; Hirsch, Karl. F.; Horner, John R. (eds.). (1994). Dinosaur Eggs and Babies. Cambridge University Press, 265-274 or. ISBN 978-0-521-44342-5..
  34. (Ingelesez) Myhrvold, Nathan P.; Currie, Philip J.. (1997/ed). «Supersonic sauropods? Tail dynamics in the diplodocids» Paleobiology 23 (4): 393–409.  doi:10.1017/S0094837300019801. ISSN 0094-8373. (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  35. Russell, D.A.. (1989). An Odyssey in Time: Dinosaurs of North America. Minocqua, Wisconsin: NorthWord Press, 64-70 or. ISBN 978-1-55971-038-1..
  36. Txantiloi:Undetermined «Modern geology» Modern geology 1998 ISSN 0026-7775. PMC 705259001. (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  37. Foster, J.. (2007). Jurassic West: The Dinosaurs of the Morrison Formation and Their World. Indiana University Press, 273–329 or. ISBN 978-0-253-34870-8..
  38. Dodson, P.; Behrensmeyer, A.K.; Bakker, R.T.; McIntosh, J.S.. (1980). Taphonomy and paleoecology of the dinosaur beds of the Jurassic Morrison Formation. Paleobiology. 6 (2):, 208–232 or..
  39. Foster, J.R.. (2003). Paleoecological Analysis of the Vertebrate Fauna of the Morrison Formation (Upper Jurassic), Rocky Mountain Region, U.S.A.. 23. New Mexico Museum of Natural History and Science Bulletin, 29 or..
  40. (Ingelesez) Website, M. C.. «Jurassic Park» MichaelCrichton.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  41. «Wayback Machine» web.archive.org 2006-10-30 (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
  42. (Ingelesez) «Apatosaurus» Jurassic World Evolution Wiki (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).

Kanpo estekak aldatu