Antso Ramiritz Viguerakoa

Antso Remiritz Viguerakoa» orritik birbideratua)

Antso Ramiritz Viguerakoa[1] (? - 1002 eta gero) Viguerako bigarren erregea (9911002) izan zen.

Antso Ramiritz Viguerakoa
Bizitza
Heriotza1002
Familia
AitaRamiro Gartzeitz Viguerakoa
Anai-arrebak
LeinuaXimeno etxea
Jarduerak

Biografia aldatu

Remiri Garzeitz lehendabiziko Viguerako erregearen seme nagusi eta oinordekoa izan zen. Aita hil ondoren, Antso Garzeitz bere osaba eta Gartzia bere anaiaren agirietan agertzen da.

Duela gutxi arte 999 hil zela uste zen, baina agiri aurkitu berriari esker 1002an bizirik zegoela probatu da. Urte hartan, Gartzia II.a 1000 agertu zen azken aldetik eta 1004an Antso III.a lehendabizikoz agertu arte, Viguerako Erresuma baino handiagoa zen lurralde bateko erregetzat hartzen da. Batzuen ustez, hori zela eta Iruñeko Erresumako erregeordetzat hartzen da, Semero Garzeitz Nafarroakoak Gartzia I.a gaztea zenean egin zuen moduan. 1002ko agirian azkenekoz agertzen denez, suposatzen da hortik gutxira hil egingo zuela.

Iruñeko erregeen eskutitzetan agertzen den Antsa Santxitz izeneko emakumea bere alabatzat jo dute, baina hori oraindik ezezaguna da.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Cañada Juste, Alberto. "Lucubraciones en torno a un documento milenario", Vianako Printze Erakundea, 63 (2002), 339-344 orr..
  • Cañada Juste, Alberto. "Un milenario navarro: Ramiro Garcés, rey de Viguera", Vianako Printze Erakundea, 42 (1982), 21-37. orr.
  • Ubieto Arteta, Antonio. "Monarcas navarros olvidados: los reyes de Viguera", Hispania X (1950), 8-25. orr.