Antselmo Canterburykoa

Antselmo Canterburykoa[1] (Aosta, 1033 edo 1034Canterbury, 1109ko apirilaren 21a) italiar teologo eta beneditar fraidea izan zen. 1093-1109 Canterburyko artzapezpikua izan zen. Eskolastikaren sortzailetzat jotzen da filosofiaren historian eta ospetsua da Jainkoaren existentzia frogatzeko argudio ontologikoa asmatzeagatik.

Antselmo Canterburykoa

Roman Catholic Archbishop of Canterbury (en) Itzuli

1093ko abenduaren 4a - 1109ko apirilaren 21a
Lanfranc (en) Itzuli - Ralph d'Escures (en) Itzuli
Elizbarrutia: Archdiocese of Canterbury (en) Itzuli
abade

Bizitza
JaiotzaAosta1033 edo 1034
Herrialdea Frantzia
HeriotzaCanterbury1109ko apirilaren 21a (75/76 urte)
Hobiratze lekuaCanterburyko katedrala
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)Lanfranc (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, teologoa, apaiz katoliko latindarra, artzapezpikua eta idazlea
Lantokia(k)Abbey of Saint-Étienne, Caen (en) Itzuli
Bec Abbey (en) Itzuli
Canterburyko katedrala eta Lyon
Lan nabarmenak
Santutegia
Apirilaren 21
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaBeneditar

Musicbrainz: 7a2f850d-34d3-4c98-9239-7a852320671c Find a Grave: 16335680 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

1078an Normandiako Bec monasterioko abade hautatu zuten eta 1093an Canterburyko artzapezpikua. Gilen Gorriak eta Henrike I.a erregeek erbesteratu zuten apezpiku hautaketan izan zezakeen eraginaren beldurrez.

Garaiko prelatuetan jakintsuenetakoa izaki, bere marka utzi zuen abiatu berria zen eskolastikan. Fedea arrazoiaren argitan ulertzen saiatu zen; hori da Monologium eta Proslogium obren gaia. Espekulazio filosofikoa fedearen azalpen gisa definitu zuen (fides quaerens intellectus) eta harentzat sinetsi beharra zegoen ulertu ahal izateko (credo ut intelligam), baina gero sinetsia ulertzen saiatu beharra zegoela adierazten zuen. Unibertsalen arazoan Platonen aldeko agertu zen, eta errealismo horretatik etorri da bere argudio ontologikoaren balioa. Monologium hark Hirutasunaren dogmaren a priori froga izan nahi bazuen, Cur Deus homo izenburukoaren bidez Gizakundearen dogma modu arrazionalez interpretatzen saiatu zen.

Klemente XI.a aita santuak Elizako doktore izendatu zuen 1720an. Bere omenezko jaia apirilaren 21ean ospatzen da.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antselmo Canterburykoa  
  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.