Antozianina[1] (batzuetan antozianoak[2]; antzinako grezieraz: ἀνθός anthos, "lorea" + κυανός kyanos, "urdina") uretan disolbagarriak diren pigmentu bakuolarrak dira. pHaren arabera gorria, morea edo urdin ager daitezke. Euren taldea flabonoideena da, eta fenilpropanoidearen bidetik sintetizatzen dira. Ez dute usainik eta ia ez dute zaporerik, nahiz eta pixka bat astringente izan daitezkeen. Goi-landareen ehun guztietan ager daitezke: hostoetan, zurtoinetan, sustraietan, loreetan eta fruituetan. Landareetan konposatu honen kontrapartea antoxantina izango litzateke, kolore txuri-horiaren arduraduna. Antozianina antozianidinari azukrea gehitzen lortzen da.

Antozianinaren egitura basikoa

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Kontsulta-fitxak] [1992]
  2. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2002]

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.