Antonomasia hitza grezieratik dator, ἀντονομασία, euskaraz "beste izenez esatea" da. Tropo bat da eta inoren edo ezeren izenaren ordez epiteto bat edo izen berezi bat erabiltzea da. Adibidez, Amazonia esan beharrean "Planetaren Birika" esatea. Xabier Altzibarrek adibide batzuk jaso ditu:[1]

Donostiari "Kantauriko Perla" deitzea antonomasiaren adibidea da.
  • "Salbatzailea" Jesukristoren ordez
  • "Ahalguztiduna" Jainkoaren ordez
  • "Zinearen Meka" Hollywooden ordez

Hirutan benetako izena beste elementu batekin aldatu egin da eta berri horrek hasierakoaren balore bera du.

Antonomasiak idazle batzuren ustez sinekdokeak bezala eta beste batzuek metonimiak bezala ulertu behar dira.[2]

Oso figura erabilia da. Hona hemen beste adibide batzuk:

Erreferentziak aldatu

  1. Literatura Terminoen Hiztegia, 53.or.
  2. Forradellas, 31.or.

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu