Antonio Rosmini Serbati

Antonio Rosmini Serbati (Rovereto, 1797ko martxoaren 24a - Stresa, 1855eko uztailaren 1a) italiar filosofoa eta apaiza izan zen. 1828an Karitateko Apaizen kongregazioa sortu zuen. Borboitarrek Napolitik erbesteratu zuten. 1849an bere Delle cinque piaghe della S. Chiesa (Elizaren bost izurriei buruz) Indexean edo liburu debekatuen zerrendan jarri zuten. Rosminiren filosofia-pentsaera ontologismoaren barnean dago; izadiaren ordena eta izadiaz gaindiko ordena bereizi zituen, eta enpirismoaren eta Kanten iritziak gaitzetsi zituen. Haren ideiek eragin handia izan zuten XIX. mendearen hasierako italiar pentsalari eta idazleengan. 1887an elizak Rosminiren adierazpen batzuk gaitzetsi zituen. Haren idazlan batzuk: Nuovo saggio sull´origine delle idee (1930, Ideien jatorriari buruzko saiakera berria), Principi di Scienza morale (1831, Moralaren zientziaren hastapenak).

Antonio Rosmini Serbati

Bizitza
JaiotzaRovereto1797ko martxoaren 24a
HerrialdeaKingdom of Italy
Lonbardia-Venezia Erresuma
HeriotzaStresa1855eko uztailaren 1a (58 urte)
Hezkuntza
HeziketaPaduako Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, apaiza eta idazlea
KidetzaAccademia delle Scienze di Torino
Accademia della Crusca
Santutegia
Uztailaren 1
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

rosmini.it…
Find a Grave: 148147202 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu