Antonio Maria Labaien

euskal idazlea

Antonio Maria Labaien Toledo (Tolosa, Gipuzkoa, 1898ko urtarrilaren 12a - ib., 1994ko urriaren 12a) euskal idazlea eta politikaria izan zen. Euskarazko lehen antzerkilaria izan zelako da gehienbat ezagutua. Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian Tolosako alkate izan zen.

Antonio Maria Labaien

Bizitza
JaiotzaTolosa1898ko urtarrilaren 12a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaTolosa1994ko urriaren 12a (96 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Izengoitia(k)Ibargi, Etxekorena, Aspaldik eta Ibalan

Inguma: antonio-maria-labayen-toledo-1898-1994 Literaturaren Zubitegia: 276

Gaur egun bere jaioterriko kultur-etxeak bere omenez Antonio Maria Labaien Kultur Etxea izena darama.

Bizitza aldatu

Antonio Maria Labaien 1898. urtean jaio zen Tolosan. Hiri honetako Eskolapioetan egin zituen ikasketak, eta, ondoren, Zaragozako Komertzio Eskola Nagusian bukatu zituen. Handik bueltan, familiako inprenta enpresan hasi zen lanean, eta, urte askoan, bertako nagusi izan zen.

Politika aldatu

Euskal abertzalea zen eta 1931n Tolosako zinegotzi hautatu zuten, EAJ-PNV bere alderdiaren izenean. Bi urte ondoren, hiri horretako alkate izatera iritsi zen, eta horregatik muga zeharkatu behar izan zuen aterpe bila, Sara herrian babesa hartuz, Gerra Zibileko pertsekuzioa zela eta. Zortzi urteren ondoren itzuli zen bere herrira. Lehenago, 1937 urtean, bere alderdiko ordezkari izan zen Londresko Naciones y Estados delako kongresuan. Euskaltzaindiko partaide ere izan zen.

Musika eta mendizaletasuna aldatu

Antzerkiaz gainera, Antonio Labaien musikan ere ezaguna egin da. Frantzian biolina ikasi zuen, eta instrumentu honi buruzko hainbait liburu idatzi zituen. Ezagunena 1979 urtean argitaratutako Pequeña Historia del Violín en Tolosa da, hain zuzen.

Mendian ibiltzea ere atsegin zuen, nahiz Tolosan edo Frantzian. Uzturre mendira edo Sarako Lizune basora mahiz joaten zen, eta baita Aralarrera, bera baita han dagoen babes-etxearen egileetako bat. Bere naturarako maitasuna zela eta, Pyrenaica mendi-aldizkarian hainbat artikulu idatzi zituen.

Bi seme izan zituen, Carmen Sansinenearekin: Ramon Labaien (1928-2013), Donostiako alkatea eta politikari famatua, eta Matxin Labaien (1931) margolaria eta idazlea.

Lanak aldatu

Antzerkia da, ordea, Antonio Labaien-en artea. Esan daiteke bera izan zela euskarazko genero honen aita, eta bere bizitzan zehar hainbat lan idatzi zituen.

Saiakera aldatu

Antzerkia aldatu

Bibliografia aldatu

Eraikinak aldatu

Kanpo estekak aldatu