Antonio Luis Baena Tocón

Espainiar militar eta funtzionarioa

Antonio Luis Baena Tocón (1915-1998) espainiar militar eta funtzionarioa izan zen, Espainiako Gerra Zibilaren ondorengo urteetan Francisco Francoren diktadurako hainbat auzitegi militarren parte izan zena.

Antonio Luis Baena Tocón
Bizitza
Jaiotza1915
Herrialdea Espainia
Heriotza1998 (82/83 urte)
Jarduerak
JarduerakFuntzionarioa

Biografia aldatu

 
Miguel Hernández gartzelan (1939)

1939 eta 1943 artean, alferez zela, Baena Tocón Prentsa Auzitegi Bereziari esleitu zitzaion.[1] Auzitegi honen lana Espainiako Bigarren Errepublikan komunikabideetan idatzi zuten pertsonak jazartzea eta purgatzea zen. Instrukzio-epailearen aginduz, Baena Tocónek Madrilgo Udal Hemeroteka ikertu zuen, idazleen eta kazetarien izenak jasoz, baita beren literatur lanetan burutu zituzten ustezko delituak ere.[2]

Hortaz gain, Baena Tocón Prentsa Auzitegi Berezi honekin lotutako hainbat gerra-kontseiluetako kide izan zen; besteak beste, 1940ko martxoan Miguel Hernández olerkariari heriotza-zigorra ezarri ziona (gero 30 urtetako kartzela-zigorrera kommutatu zitzaion). Baena Tocón prozesu honetako idazkaria izan zen, nahiz eta Zuzenbide Lizentziaturako irakasgai gutxi batzuk baino gaindituak ez izan.[3]

1966ko ekainean, Antonio Luis Baena Tocón Kordobako Udaleko kontu-hartzaile izendatu zuten;[4] lan honetan jardun zuen erretiroa hartu arte.[5] Hori baino lehen, Aldundiaren ikuskatzaileorde izana zen; biak ala biak, diktaduran ohikoa zen bezala, erregimenaren zerbitzura egindako merituen ordainetan.[6]

Polemika aldatu

2019ko ekainean, bere semeak eskatuta, Alacanteko Unibertsitateak, Antonio Luis Baena Tocónek Miguel Hernándezen prozesuan izandako parte hartzeari buruzko informazio guztia bere artxibo dijitaletatik ezabatu zuen.[2] Honek Streisand efektu bat sortu zuen, Baena Tocónen izena trending topic bihurtuz.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. Ríos Carratalá, Juan A., 1958-. Nos vemos en Chicote : imágenes del cinismo y el silencio en la cultura franquista. ISBN 9788497173995. PMC 933229673. (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
  2. a b (Gaztelaniaz) Bono, Ferran. (2019-06-18). «La Universidad de Alicante borra en Internet el nombre del secretario del juicio contra Miguel Hernández» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
  3. Carratalá, Juan A. Ríos. (2015). «El caso Diego San José, la sombra de Miguel Hernández y el juez humorista» Anales de la literatura española contemporánea, ALEC 40 (1): 355–375. ISSN 0272-1635. (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
  4. (Gaztelaniaz) Levante-EMV. «Los verdugos de Miguel Hernández» www.levante-emv.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
  5. (Ingelesez) «Antonio Luis Baena Tocón nuevo interventor del ayuntamiento de Cordoba» Habilitados Nacionales (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
  6. Blanco, Miguel Ángel del Arco; Anderson, Peter. (2011). «Construyendo la dictadura y castigando a sus enemigos. Represión y apoyos sociales del franquismo (1936-1951)» Historia social (71): 125–141. ISSN 0214-2570. (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
  7. (Gaztelaniaz) Cuando intentas borrar la historia y te comes un efecto Streisand como un piano. 1560867424 (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).