Antonio Etxaniz, Etxaniz suhiltzailea bezala ezaguna (Bilbo, 1815 - ib., 1867ko ekainaren 7a) bilbotar zurgin eta suhiltzailea izan zen. 1854an, jaietarako lehendabiziko Gargantua egin zuen.

Antonio Etxaniz

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1815
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1867ko ekainaren 7a (51/52 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksuhiltzailea eta zurgina

Udalak 1856an suhiltzaile kidegoa sortu zuenean, sartu eta buruzagi bilakatu zen. 1867ko ekainaren 6an, Bilboko Posta kalean zegoen "Delmas eta semea" liburudenda eta inprentak sutea izan zuten. Egurrez egina zenez sutea erraldoia bihurtu zezakeen eta alde zaharra berriz ere desegin. Baina Bilboko suhiltzaileek gogor egin zuten lan, hori ekiditzeko. Han lan egiten ari zirenean Etxaniz eta beste hiru suhiltzaile hil egin ziren, baina sutea kontrolatu eta itzali egin zuten. Bere omenez plaza eta anbulatorio bat daude Bilbon.

Berak Gargantua izeneko panpin erraldoia diseinatu eta eraiki zuen 1854ko Bilboko Aste Nagusirako.


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.