Antonio Arzak

euskal idazlea

Antonio Arzak Alberdi (Donostia, Gipuzkoa, 1855eko uztailaren 26a - Donostia, 1904ko urriaren 11) idazlea, musikagilea eta kultura eragilea izan zen. Besteak beste, Euskal-Erria aldizkariaren zuzendari izan zen hogei urtez, Donostiako Orfeoia sortu zuen, eta antzerkiaren sustatzaile izan zen.

Antonio Arzak

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntonio Arzac Alberdi
JaiotzaDonostia1855eko uztailaren 26a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1904ko urriaren 11 (49 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta musikagilea

Literaturaren Zubitegia: 482

Biografia aldatu

Donostiako Ategorrieta auzoan jaio zen, Baderas izeneko etxean. Gerora, 1882ko urtarrilaren 21ean, etxe hori saldu egin zioten Servantes de Marie d'Anglet erlijio kongregazioari Antonioren gurasoek, bertan komentua eta ikastetxea egin zezaten.

San Bizenteko parrokian bataiatu zuten, 1855eko uztailaren 28an. Ama Antonia Ramona Justa Alberdi Agirre eta aita Manuel Arzak Izagirre izan zituen, biak donostiarrak.

Berrogeita bederatzi urte zituela hil zen, Donostian, arreba alargun Josefaren etxean, bihotzekoak jota. Haren hil-berriak atsekabe handia zabaldu zuen Euskal Herrian eta, bereziki, Donostiako euskaltzaleen artean. Biharamuneko egunkarietan idatzitako ohore-hitzen artean, hauxe idatzi zuen Biktoriano Iraolak: «Bera zan gure argibidea, berak gidatzen ginduan, euskal zaliak gelditu gera ume zurtzaren moduan». Artzain Onaren katedralean egin zizkioten elizkizunen gastuak Donostiako udalak ordaindu zituen.

Idazlea aldatu

Gazterik argitaratu zuen bere lehen poema, 1880an, «Azken agurrak gure etsaigoari», Jose Manterolaren Cancionero Vasco obraren barruan.

1881ean, Iruñeko Revista Euskara de Navarra aldizkariak kaleratu zuen Arzaken lanik ezagunenetakoa: «Iltzen bazaigu ama euskera euskaldunak: illak gera!» izeneko artikulua.

Etengabe argitaratu zituen olerkiak eta bestelako lanak aldizkarietan, berak zuzentzen zuen Euskal-Erria aldizkarian batez ere. Lan guztietan ageri du Arzakek izadiari zion maitasuna, jarrera bakezalea eta kristau sinesmen sakona.

Kultur eragilea aldatu

Manterola bat-batean hil orduko, Antonio Arzakek hartu zuen 1884an Euskal-Erria aldizkariaren zuzendaritza. Urte berean euskal festak antolatzen zituen Euskarazko Itz-Jostaldien Batzarra elkarteko idazkari izendatu zuten. Erakunde horren barruan, lan handia egin zuen urterik urte, Euskal Herrian barrena antolatzen ziren lore-jokoak antolatzen.

Donostiako Udal Liburutegiko zuzendari izan zen bere bizitzaren azken urteetan. Bere lanari eta kultur senari esker, liburutegiaren funtsa asko aberastu zen. Hil hurren, bere azken lana izan zen liburutegiaren katalogoa osatzea, Catálogo por orden de materias y alfabético de autores (1904) izenburuaz.

Bere lanari esker sortu zen Donostiako Orfeoia; ohorezko lehendakari izendatu zuten horregatik. Hain zuzen ere, Arrasaten 1896an izan ziren lore-jokoetan aurkeztu zen lehenengoz Donostiako Orfeoia.

Euskaldun-Fedea antzerki taldea sortu zuen 1896an, Jose Zapirainekin batera. Talde horrek jarraitu zion Martzelino Soroak eta Jose Manterolak aurretik egindako lanari, eta bertan partaide izan ziren, besteak, beste, Juanita Andonegi, Matilde Tapia, Miguel Salaberria, Domingo Andonegi, Felipe Kasal eta Pepe Artola.

Espainiako Historiaren Errege Akademiako eta Frantziako Arkeologiako Batzarreko urgazle izan zen Antonio Arzak.

Lanak aldatu

  • «1876 uztaren 21ari, 1881ko beraren urteurrenean», Euskal-Erria. 3 (1881 ) 216
  • «A!... agertzen zaizute», Euskal-Erria. 77 (1917 ) 536
  • «Agur!», Euskal-Erria. 11 (1884 ) 254
  • «Agur, bigarren aldiz, Errege ta bere Amari», Euskal-Erria. 19 (1888 ) 1-4
  • «Ai!», Euskal-Erria. 5 (1882 ) 167; Revista Euskara. 6 (1883 ) 141; Euskal-Erria. 9 (1883 ) 145; Euskal-Erria. 10 (1884 ) 350; Euskal-Erria. 19 (1888 ) 413; La Baskonia. 1 (1894, 17.zk.) 199; La Baskonia. 20 (1912, 685.zk.) 4
  • «Aingeru bati», Euskal-Erria. 27 (1892 ) 222; Euskal-Erria. 28 (1893 ) 416; Euskal-Erria. 27 (1892 ) 249; La Baskonia. 1 (1893, 5.zk.) 59; La Baskonia. 11 (1904, 382.zk.) 351
  • «Aita Santuari», Euskal-Erria. 21 (1889 ) 189
  • «Aiziak darama», Euskal-Erria. 21 (1889 ) 478
  • «Ama Birjina-ri», Euskal-Erria. 29 (1893 ) 215
  • «Ama Birjinari kandelegunean», Euskal-Erria. 14 (1886 ) 117
  • «Ama Birjiña Konzeziokoa!», Euskal-Erria. 11 (1884 ) 506
  • «Ama Birjiña!», Euskal-Erria. 21 (1889 ) 218; La unión vascongada. 1 (1891, 25.zk.) 2
  • «Ama Birjiña-ri», Euskal-Erria. 40 (1899 ) 448
  • «Ama Maria! Umill eskeintzen dizut nere loria», Euskal-Erria. 6 (1882 ) 175
  • «Ama baten argia (Amalauduna)», La Baskonia. 17 (1909, 581.zk.) 71; Euskal-Erria. 8 (1883 ) 525; Revista Euskara. 6 (1883 ) 55
  • «Ama maitea! Korrika gatoz», La unión vascongada. 4 (1894, 1089.zk.) 2; La Baskonia. 2 (1894, 40.zk.) 50
  • «Ama ordezko bati», La Baskonia. 2 (1895, 49.zk.) 155; Euskal-Erria. 16 (1887 ) 254
  • «Ama triste bati», Bertsolaria. 1 (1932, 31.zk.) 195; Euskal-Erria. 10 (1884 ) 479; La Baskonia. 1 (1894, 11.zk.) 131
  • «Ama!», Euskal-Erria. 43 (1900 ) 224; Euskal-Erria. 19 (1888 ) 506
  • «Amacho-ri», Euskal-Erria. 10 (1884 ) 146
  • «Amaren musuak», Euskal-Erria. 25 (1891 ) 96
  • «Amerika-ren agertea (Ango nere anayai)», Euskal-Erria. 27 (1892 ) 289-291; La unión vascongada. 2 (1892, 409.zk.) 1; Eskual Herria. 5 (1897, 22.zk.) 4; La Baskonia. 20 (1912, 685.zk.) 25
  • «Amona», Argia. 9 (1929, 447.zk.) 1; Argia. 9 (1929, 445.zk.) 1
  • «Animatik», Euskal-Erria. 25 (1891 ) 448
  • «Animen egunean gure gurasoai», Euskal-Erria. 4 (1881 ) 206
  • «Ansi tartean! (Nere anai franzes-euskaldunai)!», Euskal-Erria. 10 (1884 ) 48
  • «Antton-i!», Euskal-Erria. 35 (1896 ) 448
  • «Aranzazu-ko Ama laztana, atoz gugana!», Euskal-Erria. 14 (1886 ) 537
  • «Arbola santua!», Euskal-Erria. 33 (1895 ) 56-57; La Baskonia. 4 (1897, 128.zk.) 241
  • «Aritza ta ni», La Baskonia. 20 (1912, 685.zk.) 4; Euskal-Erria. 77 (1917 ) 538; La Baskonia. 50 (1943, 165[8].zk.) 231
  • «Aronz!», Euskal-Erria. 21 (1889 ) 384
  • «Arrantzalia», Euskal-Erria. 46 (1902 ) 270
  • «Arri bati», Euskal-Erria. 16 (1887 ) 96
  • «Arritzen nazu. Arturo Campion jaunari», Euskal-Erria. 8 (1883 ) 276
  • «Atoz!», Euskal-Erria. 21 (1889 ) 347
  • «Au mundua!», Euskal-Erria. 21 (1889 ) 410; Euskal-Erria. 37 (1897 ) 128; El Bidasoa. 12 (1956, 589.zk.) [10]
  • «Aurchoen ametsak», Euskal-Erria. 28 (1893 ) 74; La Baskonia. 15 (1907, 510.zk.) 96
  • «Aurchoen kanta», Euskal-Erria. 19 (1888 ) 285-286
  • «Aurrera!», Euskal-Erria. 29 (1893 ) 192
  • «Azaroko lore sorta», Euskal-Erria. 27 (1892 ) 407
  • «Azken agurrak gure etsaigoari», Cancionero Vasco, Jose Manterola (1880)
  • «Baga. (On Domingo Agirre jaunari)», Euskal-Erria. 23 (1890 ) 202
  • «Bai», Euskal-Erria. 25 (1891 ) 96
  • «Baserrira!», Euskal-Erria. 28 (1893 ) 576
  • «Baserriyan», Euskal-Erria. 27 (1892 ) 351; La unión vascongada. 6 (1896, 1510.zk.) 1; La Baskonia. 7 (1900, 237.zk.) 256
  • «Belena!», Euskal-Erria. 17 (1887 ) 574-575
  • «Berdin!», Euskal-Erria. 26 (1892 ) 346; Euskal-Erria. 28 (1893 ) 504; La Baskonia. 1 (1894, 34.zk.) 410
  • «Berso xorta. (Lecturas eucarísticas-en egille on Estanislao Jaime Labayru-k», La unión vascongada. 1 (1891, 4.zk.) 3
  • «Berso xorta. (Nere chikitako adiskide Alfredo Laffitte-koari)», Euskal-Erria. 23 (1890 ) 434-435
  • «Berso xorta. (On Antonio Peña eta Goñi jauna-ri)», Euskal-Erria. 23 (1890 ) 306-307
  • «Berso xorta. (On Estanislao Jaime Labayru-koari)», Euskal-Erria. 24 (1891 ) 206-207
  • «Berso xorta. (On Ricardo Becerro Bengoa jauna-ri)», Euskal-Erria. 23 (1890 ) 104-105
  • «Bertso sorta. On Isidoro Ruiz Arbulo-koari», Euskal-Erria. 26 (1892 ) 255
  • «Beti kantari (On Migel Ostolaza jaunari)», Euskal-Erria. 22 (1890 ) 555
  • «Beti maite!», Euskal-Erria. 20 (1889 ) 284-285
  • «Bi amak. (Emengoari)», Euskal-Erria. 20 (1889 ) 443; Eskual Herria. 5 (1896, 16.zk.) 4
  • «Bi aurrak», Euskal-Erria. 22 (1890 ) 303
  • «Bi gau euskal-lurrean», Euskal-Erria. 24 (1891 ) 54
  • «Bi gizon», Euskal-Erria. 25 (1891 ) 544
  • «Bi gizon-i», La Baskonia. 1 (1894, 28.zk.) 335; Euskal-Erria. 26 (1892 ) 126
  • «Bi kabiak», Euskal-Erria. 24 (1891 ) 503
  • «Bi kabiak», La unión vascongada. 1 (1891, 17.zk.) 3; Euskal-Erria. 55 (1906 ) 306-307; La Baskonia. 16 (1909, 573.zk.) 514; La Baskonia. 20 (1913, 712.zk.) 465; La Baskonia. 50 (1943, 165[2].zk.) 139; El Bidasoa. 13 (1957, 634.zk.) [7]; Euzko Deya. 18 (1960, 236.zk.) 10
  • «Bi loreak», Euskal-Erria. 22 (1890 ) 407
  • «Bi nexkak», Euskal-Erria. 28 (1893 ) 26; La unión vascongada. 3 (1893, 509.zk.) 1
  • «Bildocha», Euskal-Erria. 34 (1896 ) 256
  • «Biotzetik. (Nere adiskide Migel Antonio Iñarra apaiz berriari)», Euskal-Erria. 24 (1891 ) 479
  • «Bixkiyak. (On Francisco Garcia Diaz jaunari)», Euskal-Erria. 24 (1891 ) 541
  • «Biyotz gaxua!...», Euskal-Erria. 26 (1892 ) 11-12
  • «Boga! (Ondarroako arrantzaleai)», Euskal-Erria. 27 (1892 ) 363-364; La unión vascongada. 2 (1892, 421.zk.) 2
  • «Chalupan», Euskal-Erria. 45 (1901 ) 181; Euskal-Erria. 52 (1905 ) 185; La Baskonia. 15 (1908, 521.zk.) 274
  • «"Chanton Piperri"-ri oroitza», Euskal-Erria. 40 (1899 ) 538-539
  • «Chori bati», Euskal-Erria. 20 (1889 ) 478; La Baskonia. 8 (1901, 263.zk.) 129
  • «Corpus Christi», Euskal-Erria. 26 (1892 ) 500
  • «Corpus egunean», Euskal-Erria. 22 (1890 ) 485
  • «Donostiatik nator», Euskal-Erria. 27 (1892 ) 185
  • «Egiaz», Euskal-Erria. 25 (1891 ) 160; La Baskonia. 15 (1907, 506.zk.) 26
  • «Eguberriko festari buruz», Ihintza. (1985, 3.zk.) 37
  • «Eguerriyetan», Euskal-Erria. 27 (1892 ) 524
  • «Emen eta an Churruka illezkorrari 1885-eko garagar-illaren 28-an», Euskal-Erria. 13 (1885 ) 24
  • «Enecho!», Euskal-Erria. 21 (1889 ) 511
  • «Eriotza-ri», Euskal-Erria. 37 (1897 ) 384
  • «Erlia ta ni», Euskal-Erria. 27 (1892 ) 30; La Baskonia. 3 (1895, 79.zk.) 85; La Baskonia. 3 (1895, 82.zk.) 120
  • «Errege ta bere amari agur», Euskal-Erria. 17 (1887 ) 129-131; Euskal-Erria. 19 (1888 ) 54-55; La unión vascongada. 1 (1891, 20.zk.) 2
  • «Erregiak datoz...», Euskal-Erria. 18 (1888 ) 30
  • «Eskutitz bat. Jose Zapirain adiskide leyalari», Euskal-Erria. 46 (1902 ) 294
  • «Españiari "Reina Regente"-ren galeran», La Baskonia. 2 (1895, 59.zk.) 280
  • «Etzait aztuko! (San Juan bezperako oroitza)», Euskal-Erria. 24 (1891 ) 415; La Baskonia. 37 (1929, 1302.zk.) 86
  • «Euskal-erriko perlak», Euskal-Erria. 9 (1883 ) 301-303
  • «Ez da ametsa», Euskal-Erria. 13 (1885 ) 41
  • «Ez penatu!», Euskal-Erria. 12 (1885 ) 413
  • «Fedea, esperanza ta amorioa», Euskal-Erria. 21 (1889 ) 61-62
  • «Gaba», Euskal-Erria. 52 (1905 ) 527-528
  • «Gabon», La unión vascongada. 10 (1900, 3267.zk.) 1
  • «Gaixoak!», Euskal-Erria. 18 (1888 ) 156; La Baskonia. 15 (1907, 508.zk.) 59
  • «Gaxua!», Euskal-Erria. 26 (1892 ) 87; Euskal-Erria. 27 (1892 ) 448; La Baskonia. 16 (1909, 571.zk.) 485
  • «Gaxuak! (Nere adiskide gazte Joakin Muñoz Barajoa-ri)», La unión vascongada. 1 (1891, 18.zk.) 3; Euskal-Erria. 25 (1891 ) 14-15
  • «Gayarre!», Euskal-Erria. 22 (1890 ) 30
  • «Gladstone-I», Euskal-Erria. 30 (1894 ) 86
  • «Gora!...Gora! (Amalauduna)», Revista Euskara. 5 (1882 ) 345; Euskal-Erria. 8 (1883 ) 90
  • «Gurutzearen oñean», Euskal-Erria. 34 (1896 ) 278
  • «Gurutzia», Euskal-Erria. 36 (1897 ) 319
  • «Ichua», Euskal-Erria. 21 (1889 ) 8
  • «Igeldoko menditik, errege ta bere amari», Euskal-Erria. 21 (1889 ) 97-99; Eskual Herria. 5 (1897, 35.zk.) 4
  • «Iltzen bazaigu ama euskera euskaldunak: illak gera!», Revista Euskara. 4 (1881 ) 232-237; Euskal-Erria. 4 (1881 ) 64-66; Bertsolaria. 1 (1932, 30.zk.) 188-189
  • «Irudi bat», Euskal-Erria. 19 (1888 ) 477; La Baskonia. 1 (1894, 16.zk.) 187
  • «Itz bi», Euskal-Erria. 10 (1884 ) 239
  • «Itz bi. D.Juan Iturralde eta Suit jaunari», Revista Euskara. 5 (1882 ) 288
  • «Izen bat. (Aita Jose Ignacio Arana jauna-ri)», Euskal-Erria. 12 (1885 ) 62
  • «Jesus gurutzean!», Euskal-Erria. 20 (1889 ) 344; Euskal-Erria. 38 (1898 ) 288
  • «Jesus izanik amorioa, Jesus da bizi osoa!», Euskal-Erria. 5 (1882 ) 264-266
  • «Jesus!», Euskal-Erria. 7 (1882 ) 545; Euskal-Erria. 10 (1884 ) 539; Euskal-Erria. 26 (1892 ) 288; Euskal-Erria. 40 (1899 ) 288
  • «Jesus-en Biotza!», Euskal-Erria. 20 (1889 ) 541; Eskual Herria. 2 (1894, 41[32].zk.) 1
  • «Jesus-en biotza-ri! Mendiburu iltako lenbiziko eunkiurrenean», Euskal-Erria. 7 (1882 ) 47
  • «Jesus-i Belenen», Euskal-Erria. 31 (1894 ) 576
  • «Jose Manterola!», Euskal-Erria. 14 (1886 ) 162
  • «Joshe», La unión vascongada. 7 (1897, 1982.zk.) 1 (Zat.)
  • «Kabi utsa», La Baskonia. 11 (1904, 378.zk.) 291
  • «Kabiyak», Euskal-Erria. 26 (1892 ) 466
  • «Kabiz-kabi», Euskal-Erria. 25 (1891 ) 512
  • «Kantaritalde donostiarrari», La unión vascongada. 6 (1896, 1594[XI-19].zk.) 1
  • «Katibu!...», Euskal-Erria. 8 (1883 ) 139
  • «Ku-ku!», Euskal-Erria. 8 (1883 ) 500; La Baskonia. 1 (1893, 5.zk.) 56
  • «Kupi da!», Euskal-Erria. 29 (1893 ) 301
  • «Lañoz arontz...», Euskal-Erria. 38 (1898 ) 224
  • «Legazpi aundiari», Euskal-Erria. 37 (1897 ) 314
  • «Limosna. (On Balbino Garita-Onandia jauna-ri)», Euskal-Erria. 24 (1891 ) 30
  • «Lo! (Nere amari)», Euskal-Erria. 24 (1891 ) 313; Eskual Herria. 2 (1894, 1.zk.) 1; La Baskonia. 37 (1930, 1321.zk.) 391; La Baskonia. 37 (1930, 1327.zk.) 484
  • «Lore bat», Euskal-Erria. 27 (1892 ) 126
  • «Loyolako bidean», Euskal-Erria. 21 (1889 ) 284
  • «Maite!», Euskal-Erria. 16 (1887 ) 434-435; Euskal-Erria. 26 (1892 ) 576; La Baskonia. 1 (1894, 25.zk.) 299; La Baskonia. 13 (1906, 456.zk.) 375
  • «Malkoak. (On Alfonso Maria Zabala jaunar-ri)», Euskal-Erria. 23 (1890 ) 76
  • «Manterola-ri!», Euskal-Erria. 10 (1884 ) 190; Euskal-Erria. 11 (1884 ) 380-384
  • «Manterola!», Euskal-Erria. 16 (1887 ) 162; Euskal-Erria. 18 (1888 ) 162; Euskal-Erria. 20 (1889 ) 162; Euskal-Erria. 40 (1899 ) 161
  • «Mari!», La unión vascongada. 11 (1901, 3507.zk.) 1; Euskal-Erria. 45 (1901 ) 184; La unión vascongada. 11 (1903, 4013.zk.) 1
  • «Maria!...», Euskal-Erria. 10 (1884 ) 241-244; Euskal-Erria. 12 (1885 ) 437; Euskal-Erria. 14 (1886 ) 476; Euskal-Erria. 17 (1887 ) 511; Euskal-Erria. 18 (1888 ) 445; Euskal-Erria. 32 (1895 ) 296; La Baskonia. 2 (1895, 62.zk.) 316
  • «Maria-ri!», Euskal-Erria. 10 (1884 ) 414
  • «Maritxo», Argia. 9 (1929, 443.zk.) 1
  • «Marzelino-ri», Euskal-Erria. 47 (1902 ) 64
  • «Mendiko alaba», Euskal-Erria. 24 (1891 ) 116
  • «Menditar jaio nintzan», Euskal-Erria. 28 (1893 ) 114; La Baskonia. 13 (1905, 434.zk.) 22
  • «Mendiya», Euskal-Erria. 26 (1892 ) 224; La Baskonia. 36 (1929, 1296.zk.) 564
  • «Mendiyak», Euskal-Erria. 18 (1888 ) 211; Bertsolaria. 1 (1932, 26.zk.) 161
  • «Mendiyan», Eskual Herria. 5 (1897, 25.zk.) 4; Euskal-Erria. 27 (1892 ) 79; La Baskonia. 8 (1900, 257.zk.) 58
  • «Moraza!», Euskal-Erria. 33 (1895 ) 100
  • «Nai bai!», Euskal-Erria. 29 (1893 ) 256
  • «Nai!...», Euskal-Erria. 44 (1901 ) 288
  • «Negar zurekiñ! (Amalauduna), 6 (1883 ) 23; Euskal-Erria. 10 (1884 ) 320
  • «Nere biotzari», Euskal-Erria. 25 (1891 ) 96
  • «Nere erriya», La Baskonia. 6 (1899, 191.zk.) 137
  • «Nere izarrari», Euskal-Erria. 21 (1889 ) 95
  • «Nere lurra!», Euskal-Erria. 26 (1892 ) 158; Euskal-Erria. 27 (1892 ) 134-135; La Baskonia. 14 (1907, 489.zk.) 324; La Baskonia. 18 (1911, 625.zk.) 211
  • «Nexka illa! (Ama bati)», Euskal-Erria. 24 (1891 ) 256
  • «Nexka ta ni. (On Juan Karlos Gerra-koari)», Euskal-Erria. 24 (1891 ) 93; Euskal-Erria. 25 (1891 ) 480
  • «Norbait», Euskal-Erria. 21 (1889 ) 445
  • «Nork daki!», Euskal-Erria. 21 (1889 ) 311; Eskual Herria. 5 (1897, 21.zk.) 4
  • «O Jesus!», Euskal-Erria. 16 (1887 ) 320;Euskal-Erria. 18 (1888 ) 286
  • «O Maria!», Euskal-Erria. 8 (1883 ) 484
  • «O biotzeko choria!», Euskal-Erria. 7 (1882 ) 441
  • «O nere lurra!», Euskal-Erria. 13 (1885 ) 241
  • «O zer orazioa!», Euskal-Erria. 11 (1884 ) 315
  • «Okendo», Euskal-Erria. 32 (1895 ) 248
  • «Okendo-ri», Euskal-Erria. 17 (1887 ) 251
  • «Onenzaro!», Euskal-Erria. 9 (1883 ) 538
  • «Ongi etorria», Euskal-Erria. 23 (1890 ) 166-167
  • «Oroitz bat Jose Maria Lizana jauna-ri», Euskal-Erria. 5 (1882 ) 82
  • «Osto bati», Euskal-Erria. 19 (1888 ) 315
  • «Osto bati», Escualduna. 3 (1889, 92.zk.) 4
  • «Pachi eta Kondesi jaunari eskeiñia», Euskal-Erria. 10 (1884 ) 7-14
  • «Pasayan!», Euskal-Erria. 23 (1890 ) 464-465
  • «Peral-ri», Euskal-Erria. 22 (1890 ) 136
  • «Portura!», Euskal-Erria. 21 (1889 ) 543
  • «Poztu!», Euskal-Erria. 35 (1896 ) 178
  • «Sendagiñak», Euskal-Erria. 51 (1904 ) 343
  • «Sufritzen», Euskalduna. 3 (1898, 121.zk.) 409-410
  • «Tolosa-ri», La unión vascongada. 1 (1891, 21.zk.) 2; Euskal-Erria. 24 (1891 ) 557
  • «Tolosa-ri San Juan bespera gaberako», Euskal-Erria. 6 (1882 ) 263-266
  • «Tristura!», Euskal-Erria. 25 (1891 ) 242; La Baskonia. 13 (1906, 443.zk.) 168-169
  • «Ulia nere jaiotz-mendiyari», Euskal-Erria. 23 (1890 ) 526
  • «Urikalduak!», Euskal-Erria. 7 (1882 ) 598; Euskal-Erria. 23 (1890 ) 464
  • «Usoa ta euskalduna. Amalauduna», Euskal-Erria. 12 (1885 ) 247
  • «Uztaren 21-ari!», Euskal-Erria. 9 (1883 ) 62; Euskal-Erria. 15 (1886 ) 95
  • «Victor Hugo-ri oroitza», Euskal-Erria. 47 (1902 ) 158
  • «Zer ederra dan!», Euskal-Erria. 32 (1895 ) 465
  • «Zer likurta!», Euskal-Erria. 17 (1887 ) 337
  • «Zerura», La unión vascongada. 4 (1894, 1134.zk.) 2 (Zat.)
  • «Zoriona», Euskal-Erria. 25 (1891 ) 192
  • «Zorrilla-ri», Euskal-Erria. 20 (1889 ) 574
  • «Zozuak», Euskal-Erria. 28 (1893 ) 147; La Baskonia. 15 (1908, 520.zk.) 256
  • «Zurekiñ!», Euskal-Erria. 20 (1889 ) 221

Kanpo loturak aldatu