Antoninoren Ibilbidea

Antoninoren Ibilbidea edo Antonio Augusto Karakalaren Ibilbidea Antzinako Erromako dokumentu bat da, ustez III. mendean idatzia, non Erromatar Inperioko bideak bilduta aurkitzen diren. Ibilbide honetatik mantentzen den gauza bakarra, Diokleziano enperadorearen agintaldiaren amaierako kopia bat baino ez da (IV. mendea).

Antoninoren Ibilbidean bildutako Hispaniako erromatar galtzada nagusienak.

Bide bakoitzean mansioak, korrespondentziak eta miliak identifikatzen ziren. Bere ezaugarri eta adierazpenengatik, zergak biltzeko herriguneak aurkitzea errazteko pentsatuago dagoela dirudi, bidaiarien laguntzarako baino. Hala ere, aipaturiko ibilbideko distantziei buruzko adierazpenek, desagertutako herri ugari aurkitzea ahalbidetu du erromatar galtzada sare osoan zehar, baita beste iturri batzuk dokumentatu gabeko erromatar galtzada batzuk ere.

Dokumentu honetan, 372 bide adierazten diran, horietatik 34 (I-XXXXIV) Hispaniako probintziei dagozkiolarik.

Antoninoren Ibilbideak Pretore Erregistroan agertzen ziren ibilbideak baino ez ditu kontutan hartzen, edo gaur esango litzatekeen bezala, Estatuko galtzadak, Plinio, Estrabon eta beste idazle batzuei esker erreferentziatuta dauden tokiko bideak falta direlarik. Horregatik, Ibilbidea ez da erromatar galtzada guztien bilketa bat, nagusienak kontutan hartzen dituen arren, Hispaniako probintzietakoak Ietik XXXIV.rarte identifikatuz.

Erromatar galtzaden azterketarako beste antzinako iturri batzuk aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu