Antologia bat lan berezien edo garrantzitsuen bilduma bat da. Egiteko ikuspuntuak desberdinak izan daitezke: literarioak, esaterako olerki onenak, zinematografikoak, musikalak. Aukeraketa oso subjektiboa izan daiteke, kritikari baten ikuspuntik onenak, edo, itxuraz, objektiboagoa, pertsona askoren iritziak bilduz. Dena dela, kasu guztietan partzialak eta arbitrarioak dira.[1]

Zientzia-fikziozko literaturaren antologia frantsesez.

Etimologia aldatu

"Antologia" hitza grezieratik dator: “anthos”, batetik, “lore” bezala itzul daiteke; “legein”, bestetik, aditza da eta esanahia “aukeratu” da.[1] Horregatik ere batzutan, Pierre Laffiteren eraginez, "lorategi" hitza erabili izan da, adibidez, "Euskal Poesiaren Lorategia". Baita ere "Lan hautatuak" eta "Lan Oroigarriak" hitzak erabili izan dira "antologia"ren ordez. [2]

Antologiak literaturan aldatu

Literaturaren historiaren garrantzi handia izan dute antologiek, batez ere mugimendu berrien aurrean gaudenean. Adibidez, 1969an Juan San Martinek egin zuen euskal poesia berriaren antologiak, Uhin berri, olerkari gazteak plazaratzeko garrantzi handia izan zuen.

Iksi dugunez, poesia alorrean oso ohikoak dira antologiak baina beste generoetan ere arruntak dira baita. Ipuinen antologiak, alegien antologiak, mikroipuinen bilketak, egile baten testu onenak... Horren arabera, antologia gaiaren araberakoa izan daiteke, esaterako, ipuin erotikoen aukeraketa bat, egileen arabera, adibidez, Gabriel Arestiren testu onenak, edo erabat pertsonala, hau da, antologoaren gustuaren arabera.

Normalean, aukeratutako testu bakoitzean elementu hauek jasotzen dira:

  • Testua atera den lanaren titulua eta aukeratutako zatia.
  • Egilearen izena. Batzutan egilearen datu gutxi batzuk ematen dira.
  • Pasarteak baldin badira horrela azaldu behar da.[3]

Antologiak musikan aldatu

Oso ohikoak dira abeslari edo talde baten konposizio arrakastatsuenak biltzeko bildumak. Baita ere estiko edo joera baten arabera egin daiteke, adibidez, urte bateko kanta entzunenak, ska kanta ezagunenak...

Antologiak zineman aldatu

Planteamendu berarekin zinemaren kasuan formatoak egiteko modua baldintzatzen du. Izan daiteke filmen pasarte batzuen antologia, edo film ezagunenen bilduma, zuzendari baten inguruko zikloa... Historiaren zineman ospe handia lortu zuen Cinema Paradiso filmaren amaieran jasotzen den zentsuratutako musu guztien antologia.[4]

Erakusketa antologikoa aldatu

Arte munduan ere egile baten edo talde baten antologia egin daiteke.

Erreferentziak aldatu

  1. a b .
  2. .
  3. .
  4. .

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antologia