Antoine-Jean Gros (Paris, 1771ko martxoaren 16a - Meudon, 1835eko ekainaren 25a) frantziar margolaria izan zen. Haren lanak estilo neoklasikoan ezar baditzakegu ere, agerikoak dira erromantizismorako ezaugarriak: indar eta espresibitatea bete-betea. Jacques-Louis David margolaria lagun eta maisu izan zuen Grosek.

Antoine-Jean Gros
Antoine-Jean Gros
(François Gerard, 1791) Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaParis1771ko martxoaren 16a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaMeudon1835eko ekainaren 25a (64 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Antoine Jean Gros (en) Itzuli
Heriotza moduasuizidioa: itotzea
Familia
AitaJean-Antoine Gros
AmaPierrette-Madeleine-Cécile Durand
Ezkontidea(k)Augustine Dufresne (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaCollège des Quatre-Nations (en) Itzuli
Arte Ederren Goi Eskola Nazionala
Parisko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Jacques-Louis David
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Paris
Genova
Milan eta Paris
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakPeter Paul Rubens
KidetzaFrantziako Institutua
Arte Ederren Akademia (Frantzia)
Mugimenduaneoklasizismoa
erromantizismoaurrekoa
Genero artistikoamargolaritza historikoa

Discogs: 2242885 Find a Grave: 7787 Edit the value on Wikidata
Madame Pasteur, Louvre Museoa, Paris, oihal gaineko olio-pintura, 86 x 67 cm, 1795-1796

Bizitza aldatu

Aitak miniaturak margotu ohi zituen, eta txikitatik irakatsi zion seme Antoineri margotzen, sei urte besterik ez zituenetik. 1785ean Jacques-Louis Daviden pintura-estudioan ekingo dio trebatzeari, eskolan jarraitzeaz ostean.

Aitaren heriotzak Antoine-Jean bere kolkotik bizitzera bultzatu zuen, eta margogintza du irabazpide ordutik aurrera (1791). Parisko Arte Ederretako Eskolan (Ecole des Beaux Arts) lan egiteko gomendioa jaso zuen eta han ibiliko da Konbentzio Nazionaleko partaideen erretratuak sortzen. Frantziako Iraultza aurrera doa etengabean eta 1793an Italiarako bidea hartuko du Grosek, Genoara joaz, aitaren langintza zen hura, miniaturak egitearena, bizibide hautatuz. Florentzia du bizileku sasoi batean eta Genoara bueltan Josephine Beauharnais ezagutuko du. Andre honen atzetik Milanera joango da eta haren senarrak, Napoleon Bonapartek, ondo jasoko du.

 
Eylauko Bataila

1796ko azaroan armada frantziarrarekin egiten du bat Arcolatik hurbil, Bonapartek hango zubian hiru koloreko Frantziako bandera ezartzen zuen egunean bertan. Armadari lotuko zaio, eta Napoleonek berak armadako posta-zerbitzuko ikuskatzaile izendatu zuen. Eta horretan jardungo zuen sasoi batean. 1799an Genoako setiotik ihes egin eta Parisa jo zuen.

Datozen hamar urteetan oso-osoan ekiten dio pintatzeari eta garai honetakoak dira ospea erakarriko dioten hainbat margolan. Esaterako Nazaretheko Bataila lanak (1802, egun Nanteseko Museoan) Frantziako Kontsulek eratutako saria irabazi zuen, baina artistak muzin egin zion. Hurren dator Les Pestiférés de Jaffa koadroa (Louvreko museoan), Napoleonek Jaffako etxe izurritsu hura bisitatu zuenekoa irudikatzen duena. Jarraian Aboukirko Bataila (1806, Versailles) eta Eylauko Bataila sortu zituen. 1808an Napoleonek baroi titulua eskaini zion. Grosen estiloa gero eta espresibitate handiagokoa da, indarra nonahitik dariola. Theodore Gericault eta Eugene Delacroix margolariengan Grosen eragina nabaria da hainbat adituren arabera.

 
Les Pestiférés de Jaffa

1810etik aurrera gainbehera ei dator Gros: Madril eta Napoleon Piramideen parean (Versailles) lanak sasoi honetakoak dira. Artean sortuko ditu hainbat lan txukun, baina oso aldian-aldian: St. Genevieve elizako kupulako pinturak osatzen 1811tik 1824ra arituko da beharrean. Nabarmentzekoak ere badira azken aldi honetan Madame d'Angoulêmeko ontziratzea, Luis XVIII.aren abiatzea edota Herkules eta Diomedes margolanak.

1835eko ekaineko 25ean bere buruaz beste egin zuen Grosek. Haren gorpua Sena ibaiertzean aurkitu zuten, eta kapela barruan zeraman ohar batek neke-neke eginda zegoela adierazten zuen, bizitzeaz aspertuta.

Antoine-Jean Gros literaturan aldatu

Parmako Kartusia eleberrian Antoine-Jean Grosen gaineko pasadizoa sortu zuen Stendhalek:

« En mai 1796, trois jours après l'entrée des Français, un jeune peintre en miniature, un peu fou, nommé Gros, célèbre depuis, et qui était venu avec l'armée entendant raconter au grand Café des Servi (à la mode alors) les exploits de l'archiduc, qui de plus était énorme, prit la liste des glaces imprimée en placard sur une feuille de vilain papier jaune. Sur le revers de la feuille il dessina le gros archiduc; un soldat français lui donnait un coup de baïonnette dans le ventre, et, au lieu du sang, il en sortait une quantité de blé incroyable. La chose nommée plaisanterie ou caricature n'était pas connue en ce pays de despotisme cauteleux. Le dessin laissé par Gros sur la table du Café des Selvi parut un miracle descendu du ciel; il fut gravé dans la nuit, et le lendemain on en vendit vingt mille exemplaires. »


Stendhal, La Chartreuse de Parme, chapitre premier. 2007an argitara emaniko euskarazko itzulpenean horrela irakur daiteke aipatu pasartea :

« 1796ko maiatzean, frantsesak Milanen sartu eta handik hiru egunera, Gros zeritzan miniaturen margolari ero samar bat Servi kafe etxe handian egokitu zen, artean modako lekua baitzen hura Milanen. Geroztik ospe handia izango zuen Gros hori armadarekin batera etorria zen, eta kafe etxean artxidukearen balentriak baten bati kontatzen entzutean, hartu izozkien zerrenda, eta, paper hori zatar batean inprimatutako orriaren beste aldean, hantxe marraztu zuen Grosek artxidukea, gizon puska, alajaina!: frantses soldadu batek sabelean baioneta sartu artxiduke potoloari, eta, ezin sinetsiko gari kopuru handia ateratzen zitzaion hari tripatik, odolaren ordez. Txantxa edo karikatura esaten zaion zera hori ez zen gauza ezaguna despota zuri-zuhurren erresuma hartan. Zerutik jaitsitako mirari baten gisako zerbait izan zen Grosek Servi kafe etxeko mahai gainean utzitako marrazkia. Norbaitek gauez grabatu, eta hogei mila ale saldu ziren biharamunean. »


Stendhal, Parmako Kartusia, Literatura Unibertsala Bilduma, 131.zb. Alberdania-Elkar, 2007. 45-46. orr. Jon Muñozen itzulpena.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antoine-Jean Gros