Antioko II.a Theos (jainkoa) (antzinako grezieraz: Ἀντίοχος Β΄ ὁ Θεός; K.a. 287-K.a. 246, seleukotar dinastiako errege bat izan zen, eta bere aita Antioko I.a Soterren ondorengoa izan zen Seleuzidar Inperioaren tronuan. K.a. 261etik K.a. 246 arte izan zen Seleukotar Inperioko enperadorea. Theos edo Teos ezizena, Miletoko biztanleek jarri zioten (Asia Txikian kokatutako antzinako joniar hiria), hiri hau, K.a. 258an, Timarko tiranoagandik askatu zuelako esker on bezala.

Antioko II.a Theos

Seleukotar agintaria

K.a. 261 - K.a. 246
Antioko I.a Soter - Seleuko II.a Kaliniko
Bizitza
JaiotzaSiria, K.a. 286
HerrialdeaSeleukotar Inperioa
HeriotzaAnatolia, K.a. 246 (39/40 urte)
Hobiratze lekuaBelevi Mausoleum (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa: pozoitzea
HiltzaileaLaodize I.a
Familia
AitaAntioko I.a Soter
AmaEstratonize
Ezkontidea(k)Laodize I.a
Berenize Sira  (K.a. 250 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaSeleukotarrak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Greziako erlijioa

Gerra luze eta garestiak izan zituen Egiptoko Ptolomeo II.a Epifanes faraoiaren aurka, honek, jada, Antioko I.aren aurka borrokatu zuelarik (eta garaituz), baina, oraingoan, Antioko II.ak, galdutako lur gehienak berreskuratzea lortu zuen.

K.a. 256. urtean, Baktrianako bere satrapa (gobernaria) zen Diodotori aurre egin behar izan zion, honek garaitu egin zuelarik, Diodoto I.a bezala errege izan zena K.a. 256tik K.a. 235 arte, eta probintzia independizatu zuen, ordutik, Baktrianako Erresuma sortuz. Partiako probintzia ere galdu zuen, non, Partiako Arsazidar dinastia ezarri zen.

Antioko bi aldiz ezkondu zen. Lehen aldiz, Laodize izeneko emakume batekin, norekin bi seme-alaba izan zituen, horietatik nagusiena, Seleuko izenekoa, seleuzidar inperioko hurrengo enperadorea izango zena. Ondoren, Berenize Syrarekin ezkondu zen, Egiptoko printzesa, Ptolomeo III.aren arreba, ezkonsari handi bat eman zuena. Laodize, arbuiatua eta bigarren toki batetara pasea izan zen, honek, beragan, berebiziko gorrotoa eta mendeku nahia piztu zuelarik. Handik denbora batera, Antioko II.ak bere gortera deituarazi zuen bere lehen emaztea izan zen Laodize, eta honek, unea, Antioko pozoitzeko probestu zuen. Ondoren, Berenize hilarazi zuen, honen semea (tronurako erregegaia zena), eta erreginaren segizioan heldu ziren gorteko partaide egipziar guztiak, eta, jada etsairik gabe, bere semea izendatu zuen errege bezala.

Seleuzidar Inperioko enperadore bezala, Antioko II.aren ondorengoa, honen seme Seleuko II.a Kaliniko izan zen.


Aurrekoa
Antioko I.a Soter
Seleuzidar Inperioko enperadorea
K.a. 261-K.a. 246
Ondorengoa
Seleuko II.a Kaliniko

Bibliografia aldatu

  • Historia Universal Oriente y Grecia de Ch. Seignobos. Editorial Daniel Jorro, Madrid 1930
  • Grecia cuna de Occidente de Peter Levi Ediciones Folio S.A. ISBN 84-226-2616-0
  • La Historia y sus protagonistas Ediciones Dolmen, 2000

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antioko II.a Theos