Antiklerikalismoa Elizaren aurka edo horrek gizartean duen eskumenaren aurka azaltzen den jarrera da. Historiako zenbait arotan agertu izan da antiklerikalismoa. Errenazimentu aurretik antiklerikalismoa izan bazen ere, elizjendearen saldukeriak piztuta, garai horretatik aurrera hartu zuen batez ere indarra. Ilustrazio-garaian antiklerikalismoa hedatu egin zen bi arrazoi nagusi zirela medio: Eliza Katolikoaren eta aginpidearen egituraren interesen aurkako zenbait berrikuntza aldarrikatuz agertu ziren, burgesia liberala eta langileria batetik; eta Elizaren sektore asko, hierarkia bereziki, aristokraziarekin eta kontserbadoreekin lotu izana bestetik.

Dino-mobil izeneko montaia. Dinosauroak aita santuaren ideologia adierazten du.

XIX. mendean, Elizaren eta Estatuaren aginpideen arteko bereizketa aldarrikatu zuten mugimendu politiko nagusiek (sozialismoak, anarkismoak, erradikalismoak eta abarrek).

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu