Antifanesantzinako grezieraz: Ἀντιφάνης— (K.a. 408K.a. 334) Grezia klasikoko komedia idazle garrantzitsuenetakoa da.

Antifanes
Bizitza
JaiotzaAtenasK.a. 408
HerrialdeaAntzinako Atenas
HeriotzaAtenasK.a. 334 (73/74 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakkomediagilea eta poeta
Mugimenduaerdialdeko komedia

Atzerritarra (agian Marmarako itsaso aldekoa, Esmirnakoa edo Rodaskoa) omen zen, baita esklaboen seme ere. Atenasen kokatu zen, non 387. urte inguruan idazten hasi zen. Oso emankorra zen: 200 komedia baino gehiagoren izenburuak eta zati garrantzitsuak gorde dira, bereziki Ateneo Naukratiskoari esker. Bere antzerkiek mitologiaren inguruko gaiak lantzen dituzte batez ere; beste batzuek, ordea, pertsonak, lanbideak edota berezitasun nazionalak aipatzen dituzte. Sudaren arabera, hirurogeita hamalau urte zituela hil zen udare baten kolpearen ondorioz.

Besteak beste, garaiko pilota jokoa deskribatu zuen:

« Pilota hartu eta gozatu egiten zuen bati eman, bestea saihestu, hirugarren bati eskuetatik kendu, beste bat geldiarazi... oihu biziz egiten zuen zarata: "kanpora, luze, beregana, gainetik, behera, gora, labur, bota berriro bira eginez". »

[1]


Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu