Anthologie de l'humour noir

Anthologie de l'humour noir ("Umore beltzaren antologia") André Breton surrealismoaren sortzaile nagusiak eta idazle frantsesak prestatutako ipuinen antologia ezaguna da.

Anthologie de l'humour noir
Datuak
IdazleaAndré Breton (1940, 1950ean zuzendua.)
GeneroaIpuinak
Hizkuntza(Frantsesez)
Herrialdea Frantzia

Historia aldatu

1940an Éditions du Sagittaireren eskutik Parisen plazaratutakoa, Vichyko gobernuak liburuaren banaketa debekatu zuen. Bigarren Mundu Gerra bukatu ondoren, 1947an, Breton erbestetik itzuli zenean, zuzenketa batzuk eginez gero, berrargitaratu zen. 1966an, Bretonek berriro argitaratu zuen lana, orduan, "behin-betikoa" bezala. Egileen aukeraketa Bretonek berak egin zuen, haren gustuaren arabera. Egileak kronologikoki jasota daude, aurretik hitzaurre labur batez aurkeztuta.[1]

Garrantzia aldatu

Antologia honek ezezagunak ziren edo ahaztuta zeuden idazle askoren izena zabaldu zuen eta horrek bere garrantzia ematen dio. Baina ezaguna baldin bada, batez ere, umore beltz kontzeptua sortzeagatik da. Liburu hau baino lehen inork ez zekien umore beltza zer zen; agian arraza beltzeko pertsonekin lotutako umorea bezala ulertuko zen. Laster, kontzeptu berria publiko artean zabaldu zen.

1966ko edizioaren egileak aldatu

Egile guztiak:[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b .

Kanpo loturak aldatu