Artikulu hau turkiar hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Antiokia (argipena)».

Antakya (arabieraz: انطاكيا‎Anṭākyā; asirieraz: ܐܢܛܝܘܟܝܐAnṭiokia; grezieraz: ἈντιόχειαAntiócheia) Hatay probintziako hiria da, hegoaldeko Turkian dagoena.

Antakya
Antakya
hiri handia
Administrazioa
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaHatay probintzia
Izen ofizialaAntakya
Jatorrizko izenaAntakya
Posta kodea31000
Geografia
Koordenatuak36°12′09″N 36°09′38″E / 36.2025°N 36.1606°E / 36.2025; 36.1606
Map
Altuera67 m
MugakideakDefne (en) Itzuli, Altınözü (en) Itzuli, Samandağ (en) Itzuli, Arsuz (en) Itzuli, Belen (en) Itzuli, Kırıkhan (en) Itzuli, Kumlu (en) Itzuli, Reyhanlı (en) Itzuli eta Harem District (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria377.793 (2018)
23.025 (2014)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia326
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakAalen eta Kiel
Matrikula31
Hizkuntza ofizialaturkiera
antakya.bel.tr

Antzinean, Antiokia zuen izena[1] eta Erromatar Inperioko hiri nagusia izan zen. Egun 145.000 biztanle inguru ditu. Orontes ibaiaren ekialdeko ibarrean kokatua, K. a. IV. mendean sortu zuen Seleuko I.a Nikator enperadoreak, bere inperioko hiriburutzat, Sirian. Seleuko jeneral aritu zen Alexandro Handiarekin batera, eta Antiochus izena oso ohikoa zen bere familiako kideen artean.

Historia aldatu

Antzinaro klasikoa aldatu

Antiokia Seleuko I.a Nikator enperadoreak sortu zuen, bere Seleukotar Inperioaren mendebaldeko hiriburutzat. Bere kokapen geografiko pribilegiatuak, mediterraneo ekialdeko eta Asia barnealdeko ibilbide komertzialen artean, laster eragin zuen merkataritza arloan garrantzia hartzea. Bere morfologia bereziagatik, Orontes ibaiaren ibarrean eta Silpio mendiaren oinean eraikia, gotorleku garrantzitsu ere bihurtu zen, setiatzeko oso zaila baitzen. Horrek guztiak hiria azkar garatzen lagundu zuen.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Antiokia)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 11 14 18 22 26 28 30 31 30 27 20 13 22
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4 5 8 11 15 20 23 24 20 14 8 5 13
Pilatutako prezipitazioa (mm) 191 165 142 107 81 33 8 5 28 89 109 191 1146
Iturria: Weatherbase [2]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindiaren 147. araua (ANTZINATEKO HIRIEN EUSKARAZKO IZENAK)
  2. Weatherbase: Weather for Antakya, Turkey. Weatherbase. Retrieved on November 22, 2011.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu