António José de Almeida

António José de Almeida (Penacova, 1866ko uztailaren 27a - Lisboa, 1929ko urriaren 31) portugaldar sendagile eta politikaria izan zen. Portugalgo 6. presidentea izan zen 1919tik 1923ra.

António José de Almeida

6. Portugalgo presidentea

1919ko urriaren 5a - 1923ko urriaren 5a
João do Canto e Castro - Manuel Teixeira Gomes
Bizitza
JaiotzaPenacova1866ko uztailaren 27a
Herrialdea Portugal
 Portugalgo Erresuma
HeriotzaLisboa1929ko urriaren 31 (63 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Erreumatismoa
nephrosclerosis (en) Itzuli
Myocarditis (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaCoimbrako Unibertsitatea
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, medikua eta ministroa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaEvolutionist Party (en) Itzuli

Find a Grave: 240403993 Edit the value on Wikidata

Medikuntza ikasi zuen Coimbrako Unibertsitatean eta mediku lanetan aritu zen. Errepublikarra izan zen, eta errepublikaren aldarrikapenaren ondoren Alderdi Errepublikar Portugaldarraren alde moderatua zuzendu zuen. Barne, Hezkuntza, Koloniak eta Finantza ministro izan zen. Barne ministro zela, 1911n Lisboa eta Portoko Unibertsitateak sortu zituen. Alderdi Eboluzionista sortu zuen, geroago Batasun Errepublikarrarekin bat egin eta Alderdi Errepublikano Liberala eratu zuena. 1916tik 1917ra lehen ministro izan zen.

Portugalgo presidente hautatu zuten 1919ko abuztuaren 6an, eta lau urteko agintaldia osatu zuen. Erregimenaren ezegonkortasun handiari aurre egin behar izan zion. 1922an Brasilera bidaiatu zuen independentziaren mendeurrena ospatzeko.

Kanpo estekak aldatu