Anotzibar

Odietako kontzejua, Nafarroa Garaian

Anotzibar[1][a]  (olaibarreraz: Anoziber)[b] Odieta ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 18,0 kilometrora.

Anotzibar
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko bi etxe tradizionalak


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIbarrak (Iruñerria)
UdalerriaOdieta
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofiziala Anocíbar / Anotzibar
Posta kodea31799
Herritarraanotzibartar, anozibertar
Geografia
Koordenatuak42°55′N 1°38′W / 42.92°N 1.64°W / 42.92; -1.64
Azalera4,24 km²
Garaiera536 metro
Distantzia18,0 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria39 (2023:  0)

2023 urtean 39 biztanle zituen.

Bertako biztanleak anotzibartarrak (olaibarreraz: anozibertarrak) dira.

Izena aldatu

Anotzibar edo Anoziber toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Anoçyuar (1201)
  • Anoçiuar (1201)
  • Anozyvarr (1268)
  • Anoçiuarr (1275)
  • Anocyvarr (1280)
  • Anoziuart (1350)
  • Anociuarr (1366)
  • Anociuar (1532)
  • Anocibar (1591)
  • Anosçibar (1644)
  • Anocibar (1802)
  • Anozibar (1829)
  • Anotzibar (1926)
  • Anozibar (1966)
  • Anotzibar (1990)

Etimologia aldatu

Anotzibar izena Anoz (Anotz) + ibar (haran) euskal ahotsek osatzen dute, beraz, "Anozko harana" da, eta Anotz da errekan gora dagoen herria. Lehen ere Odietakoa zen, baina gaur egun ondoko Ezkabarte bailarako udalerrian dago.[3]

Ezaugarriak aldatu

Armarria aldatu

Anotzibarko armarria Odietako armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[4]

« Hondo gorri batez eta aurrean bi urrezko zerrendez osatuta dago. »

Geografia aldatu

Anotzibar Odieta ibarrean dago, Iruñeko merindadean.

Kokapena aldatu

Odieta Iruñeko merindadearen iparraldean kokatzen da, Iruñerriko gune metropolitarraren iparraldean, eta nafar hiriburutik 18,6 kilometrora. Herrira heltzeko N-121-A errepidea hartu behar da Iparraldeko norabidean, eta Ostizko gurutzabidean ezkerrera hartu NA-411 errepidetik.

Ibarrak Ultzama ibaiaren erdiko ibilgua hartzen du, baita Urepeleko behealdea ere, Atezdik datorrena, Gaskue zeharkatzen duena eta Ultzamarekin bat egiten duena Latasatik gertu. Gainera, Eltzarrain ibaia Anuetik dator Ultzaman ere isuritzeko, baina oraingoan Ostitz baino lehen.

Klima eta landaredia aldatu

Odietak klima atlantiarra dauka, urteko batez besteko balioek erakusten duten moduan. Urteroko prezipitazioak 1.000mm eta 1.400mm bitartekoak dira, eta tenperaturak 10 eta 13 gradu artekoak. Egun euritsuak 120 inguru izaten dira. Euria urte osoan zehar egiten badu ere, uda garaian hilabete bateko lehortea izan ohi da.

Prezipitazio ugariek eraginda, landaredia eta basoak ugariak dira. Basa pinuak, pagoak eta beste hainbat zuhaitz espezie daude Olaibarreko basoetan.

Udalerriko 2.410 hektareetatik, erdia inguru baso eta zuhaitzek hartzen dute (1.149 hektarea), eta beste erdia larreen (969 hektarea) eta laboreen artean banatzen da; 1984an bazka, zerealak, patatak eta barazkiak ziren batez ere, baita mahasti batzuk ere. Pixkanaka-pixkanaka, labore horiek abandonuan erori dira, nahiz eta herri batzuetan oraindik artoa landatzen den.

Abeltzaintzak garrantzi handia izan zuen bere garaian; gaur egun, esnetarako behien ustiategi handian aritzen diren etxalde gutxi batzuetara mugatzen dira. Garrantzi txikiagoa dute haragitarako behien, zaldien edo ardien ustiategi txikiek, bailaran banatzen diren ehundaka batzuk baino ez.

Eremu honen interes geologikoa erliebe hau osatzen duten substratu mineralek eta bertan ematen diren formazioek ezaugarritzen dute. Kareharrizko tuparriak dituzten flysch ozeanikoak dira batez ere, Ziaurritz eta Gaskue arteko antiklinalean ikus daitekeen bezala.

Estazio meteorologikoa aldatu

Odietan ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Anue pareko udalerrian, estazio bat dagoen Olague kontzejuan, itsasoaren mailatik 577 metrora, Nafarroako Gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]

      Datu klimatikoak (Olague, 1975-2022)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.0 22.0 26.0 28.5 33.0 40.0 39.0 40.0 36.0 29.0 23.0 18.0 40.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.3 9.5 13.1 15.1 19.1 23.2 25.6 26.5 22.5 17.7 11.8 9.0 16.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.2 4.6 7.4 9.4 12.9 16.6 18.8 19.2 15.7 12.1 7.4 4.7 11.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.0 -0.3 1.8 3.7 6.8 10.0 11.9 12.0 9.0 6.5 2.9 0.5 5.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -11.0 -12.0 -9.0 -5.0 -3.0 1.0 3.0 3.0 0.0 -5.0 -10.0 -14.0 -14.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 134.2 115.5 114.3 119.5 97.5 75.4 44.8 43.5 73.0 110.9 163.9 132.2 1224.6
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 88.0 54.0 52.0 56.5 49.0 85.7 48.2 90.8 67.5 69.0 80.5 86.6 90.8
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 14.4 12.6 12.9 14.8 13.3 9.3 7.7 6.9 9.9 12.4 15.2 14.3 143.6
Elur egunak (≥ 1 mm) 2.3 3.7 2.1 1.1 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.3 1.7 12.3
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[6]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia aldatu

Anotzibar errege-jaurerriko antzinako leku bat izan zen, eta Antso VI.a Jakituna erregeak 1192an ibarrekoekin karga guztiak eguneratu zuen. 1280an, 80 sause eta erdiko petxa eta 21 kahize 3 olo-lapurreta eta 15 sause zor zizkion urtero koroari, "iturria" kontzeptupean. XIII. mendetik aurrera, Jerusalemgo San Joanen abegitsuek lursailak izan zituzten.[7]

1575. urtean, sorginen aurkako ehizaren pasarterik ilunenetakoa gertatu zen Anotzibarren. Pedro Esain abadeak herriko zenbait pertsona salatu zituen sorginkerian ibiltzen zirelakoan, eta horrekin batera, animalia bihurturik, herrian kalteak eragiten zituztelakoan. Bost pertsona atxilotu zituzten, horietatik bi 7 eta 10 urteko haurrak ziren. Torturatuak izan ziren; haietako bi kartzelan hil ziren, eta beste bat Iruñeko Takoneran erre zuten besteak salatu ez zituelako.[8][9]

Demografia aldatu

Anotzibarko biztanleria[10][8]
1800 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2000 2010 2020
98 83 94 86 86 93 83 69 36 25 20 27 30 38

Kultura aldatu

Euskara aldatu

Odietako Mariano Ziganda[11] (Ahotsak[12] proiekturako)
Ikus, gainera: «olaibarrera» eta «nafarrera»

Santxo Eltso, apaiz latasarrak, katixima bat idatzi zuen gaztelaniaz eta euskaraz, orain arte aurkitu ez dena, eta harekin historiara pasatu zen, euskaraz idazten zuen hegoaldeko lehen euskaldun zelako. 1561ean argitaratu zuen, eta haren izenburuaren, inprimatzeko lekuaren eta urtearen berri dugu, liburuen inbentario bati esker, nahiz eta ez den alerik aurkitu.

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Odietako herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[13]

Odietan, 1870 urtean 633 biztanle zeuden, eta horietatik 590ek euskaraz hitz egiten zuten, hau da, % 90ek. Euskararen galera, beraz, XX. mendekoa da. Iruñeko Gotzaindegiak 1904an egindako eliz gida baten arabera, Ultzama, Anue, Odieta, Atetz, Txulapain eta Olaibar ibarrak hartzen zituen Anueko Artzapeztegian erantzuna baiezkoa da. 1935ean, ibar horiek guztiak euskaldunak ziren oraindik.

1960ko hamarkadako Nafarroako industrializazioak benetako landa exodoa ekarri zuen hirietako fabriketara. Despopulatze horrek batez ere gazteei eta emakumeei eragin zien. Zalantzarik gabe, euskarari ere eragin zion. Odieta ibarrean oso handia izan da hiriburuaren eragina, jendea bertara joan ohi baita. Ibarra honen erdalduntzea egitate bat da. 1972ko datuen arabera, 60 urtetik gorakoentzat zegoen gordeta euskara, eta oso gutxitan egiten zuten.

1996ko erroldaren arabera, Odietan 324 biztanle zituen; horietatik 79 (% 24) euskaldunak ziren eta 70 (% 22) ia-euskaldunak; gainerakoak, 175 (% 54) erdaldunak. 2001. urtean 318 biztanle zeuden, 81 euskaldun (elebidunak) 75 ia-euskaldun eta, beraz, 162 erdaldun.[14]

Koldo Zuazok, 2010ean, Odieta ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[15]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da Olaibarreraz. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Goñerriko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Odieta eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, euskarak eskubide batzuk ditu. 2010ko erroldaren arabera, herritarren %25k zekien euskaraz hitz egiten eta 2018n % 35,20k.

Erromeriak aldatu

 
Santurbe baseliza, ibarreko nortasunaren ikur

Ibarreko tradiziorik garrantzitsuena Santurbe baselizarako erromeria da. Santurbe Odietako ibarreko bizilagunen nortasun kolektiboaren ikurra da, maiatzaren azken igandean ospatzen den erromerian islatzen den bezala, nahiz eta Urbano eguna maiatzaren 25a izan, egun horretan santua ermitan meza batekin gurtzen baita.

Sorrerako legendaren arabera, baselizatik gertu elorri bat zegoen, eta, tradizioaren arabera, elorri horren gainean agertu zen Urbano. Ustezko gertaera mirakulutsua garai urrun eta zehaztugabeetan gertatu zen, dei egiten zion artzaintxo baten eskariz, zeinaren hanka elbarritua santuak sendatu baitzuen. Antzeko beste mesede batzuen ondoren, Gaskueko jaunek, haien morroiek eta herriko bizilagunek urtero, maiatzaren 25ean, agertu zen lekura joateko botoa eman zuten, San Urbano izendatzeko baseliza bat eraikiz. Herri-sinesmenak erreumaren gaineko sendatzeko bertuteak ematen dizkio Santuari.

Santutegiak eremutar euskalduna zuen. Urtean zehar, bere betebehar nagusia baselizaren mantenimenduaz arduratzea zen. Abuztuaren 16tik aurrera eta Garizumara arte, ermitaua herriz herri ibiltzen zen postulatzen, santutegiko zainketetarako, behor baten gainean jarri eta alforjan Santurberen irudia zuen kapera txiki bat zeramala.[16]

Jaiak aldatu

  • San Tomas jaiak, irailaren hirugarren asteburuan

Ondarea aldatu

  • San Tomas eliza, XIX. mendean eraikitako kristau eliza, erromanismo estiloan.
  • Xiltrorena etxea, hiru solairuko eraikin kubikoa da. Egituraren lehen solairua harlanduz egina da.
  • Zabaltorena etxea, XVII. mendean eginikoa da, eta harlanduzko hormak dauzka. Eraikinak lau solairu dauzka eta lehen solairuan erdi-puntuko arkudun atea nabarmentzen da.

Oharrak aldatu

  1. /anot͡s̻íβ̞aɾ/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban
  2. /ános̻ìβ̞eɾ/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza lehengo eta kamutsa hirugarren silaban

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Anotzibar - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Anotzbar. (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  4. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  5. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Olague» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  6. Olagueko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  7. Nafarroako Entziklopedia Handia | ANOTZIBAR. (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).
  8. a b Estornés Zubizarreta, Idoia. Anocíbar. Auñamendi Eusko Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2017-01-22).
  9. (Gaztelaniaz) Aitor. (2022-10-25). «Anotzibar, la caza de brujas ignorada.» Sitios Históricos (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  10. Nomenclátor. Relación detallada de las entidades y núcleos de Población. nastat.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-4).
  11. «Ziganda Ostitz, Mariano - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).
  12. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).
  13. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  14. «Bisita Gaitazu» Odietako Udala (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  15. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  16. José Ignacio Homobono. Romería de San Urbano de Gaskue. Expresiones de religiosidad, sociabilidad y reproducción de identidades colectivas. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra. Euskal Herriko Unibertsitatea.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu