Anodizatua edota anodizazioa aluminioa, titanioa edota beste metal edo aleazioei ematen zaien prozesu kimiko bat da. Bere helburua metal horien gainazala oxido geruza fin baten bidez kanpo oxidazioarengandik babestea da. Oxido geruza horrek tratatutako metalari erresistentzia eta iraunkortasun handiagoa ere ematen dio. Babesa geruzan horren lodieraren araberakoa izango da, materialak jasan beharko dituen baldintzen arabera 5µm eta 20µm artean egon liteke.

Gainazal anodizatua duten mosketoiak.

Adibidez: Barne ingurunean eta baldintza xamurretan (5-7µm nahikoa da), kanpo ingurunean edo baldintza gogorretan berriz (15µm inguru), eta jada itsas ingurune eta muturrekoetan (20µm inguru).

Kanpo estekak aldatu