Anne Sullivan

maistra estatubatuarra

Anne Mansfield Sullivan (Feeding Hills, Agawam, 1866ko apirilaren 14a - Forest Hills, 1936ko urriaren 20a) estatubatuar irakaslea izan zen.

Anne Sullivan

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnn Sullivan Macy
JaiotzaFeeding Hills (en) Itzuli1866ko apirilaren 4a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaForest Hills1936ko urriaren 20a (70 urte)
Hobiratze lekuaWashingtongo Katedral Nazionala
Hezkuntza
HeziketaPerkins School for the Blind (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
Jasotako sariak

Find a Grave: 659 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Anne Sullivan 1866ko apirilaren 14an jaio zen, familia pobre batean, Feeding Hillsen, Massachusettseko estatuan. Bere gurasoak Thomas Sullivan eta Alice Cloesy izan ziren, Irlandatik Estatu Batuetara iritsi zirenak Irlandako gosete Handiaren ondorioz. Jaiotzez Johanna Mansfield Sullivan izena jarri zioten, baina Anne edo Annie deitzen zioten[1].

Amak tuberkulosia zuen eta Annek zortzi urte zituela hil zen.1 Sullivanek bi anaia izan zituen: Maria eta Jimmie. Ama hil zitzaionean, bi anaiak beste senide batzuekin bizitzera bidali zituzten eta Anne etxean geratu zen aita zaintzeko.

Denbora baten ondoren, ahaideek ezin zuten haurren zaintzarekin jarraitu, eta Annek ezin zuen bere aita artatu, idazteko, irakurtzeko edo josteko gai ez zelako, beraz, Tewksburyko (Massachusetts) konderriko haur pobreen babeslekura bidaltzen ditut. Han hil zen Jimmie, bi edo hiru hilabete zituela, aldakako tuberkulosi batek jota. aldatzeko adibidea.

Anne Sullivanek, bost urterekin, trakoma izeneko gaixotasun bat hartu zuen, bere ikusmena pixkanaka hondatu zuena. Aukeran zeukan enplegu bakarra neskame izatea zen, baina ez zuen arrakastarik izan. Beste egoiliar itsu batek hitz egin zion itsuentzako eskolez. Berak erakundeko inspektoreari Bostongo Itsuentzako Perkins Eskolan izena ematen uzteko eskatu zion, bertan ebakuntza asko egin baitzitzaizkion bere gaixotasuna tratatzeko. Ikusmena hobetu zitzaion eta ikasle eredugarria izatera iritsi zen, ohorez graduatuz.

Beste haur itsu batzuei laguntzeko, Annek eskuzko alfabetoa ikasi zuen eta Laura Bridgman izeneko eskolako emakume itsu eta gor batekin lan egin zuen. Esperientzia horrek etorkizunerako balioko zion. Gertakari hori gorren eta itsuen integraziorako aurrerapauso handitzat jo zen mundu osoan.

Helen Keller aldatu

Sullivan Tuscumbiara joan zen, Alabamara, eta han Helen Keller ikasle berria ezagutu zuen. Bera gor-itsua zen eta ez zen inorekin komunikatzen Sullivan iritsi aurretik. Berehala hasi zen berarekin lanean, irakurtzen, idazten eta hitz egiten irakatsiz. Horrela, Helenek bere ingurua ulertzen hasi zen. Sullivanek Helenek gauzak ukitzen zituen eta orduan objektua zer zen esaten zuen, Helenen eskuan. Horrela, Helenek irakurtzen ikasi zuen. Idazten ikas zezan, Sullivanek bereziki diseinatutako taula bat lortu zion, arkatz batek letrak egin zitzakeen bezala ildaskatua. Hitz egiten irakasteko, Sullivanek Helenen eskua jartzen zuen bere eztarrian, soinuak eztarritik igarotzean sortutako bibrazioak senti zitzan. Sullivanek, Helen, bibrazio hauek berak sortzen saiatzen zen.

Haren hitzaldia, ordea, nahasia zen oraindik. Urte batzuk geroago, ahots irakasle baten teknikaren eta Annieren laguntzarekin, Helenek argi hitz egin ahal izan zuen.

Azkenean Helen Keller Radcliffe Unibertsitatera joan zen eta ohoreekin graduatu zen. Helen Kellerrek 1902an argitaratu zuen bere lehen liburua, La historia de mi vida, John Albert Macyk idatzi zuena, Anne Sullivanekin ezkondu zena. Hala ere, batasunak ez zuen iraun, baina ez ziren inoiz formalki dibortziatu, eta, beraz, legez, 1932an hil zen arte iraun zuen.

Sullivan eta Keller Hollywoodera joan ziren euren bizitzan oinarritutako film bat filmatzera, batez ere interes ekonomikoagatik.

Deliverance izeneko filma porrot handia izan zen. Baina horrek ez zituen adoregabetu vaudeville ikuskizun publikoetan bizimodua ateratzeko.

1936ko urriaren 20an, hirurogeita hamar urte zituela, Sullivan New Yorkeko Forest Hillsen hil zen, Helen ondoan zuela. Helen beste urte askotan bizi izan zen, 1968 arte. Bere errautsak Washingtongo katedral nazionalean jarri ziren Anne Sullivanenekin batera.

1959an The Miracle Worker antzezlana estreinatu zen, eta bi urte geroago izenburu bereko filmerako egokitzapena, Helen Kellerren istorioan oinarritutako bi Oscar sari irabazi zituena.

Sullivanek, ondoren, irakasle bezala zituen trebetasunengatik errekonozimendua jaso zuen, eta, 1993an, Nella Braddy izeneko idazle batek Anne Sullivan Macy: Helen Kellerren atzeko istorioa izeneko biografia argitaratu zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Anne Sullivan Macy Biography» American Foundation for the Blind jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-04-02) (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).

Kanpo estekak aldatu