Angliru (asturieraz: l'Angliru) Espainiako Asturias autonomia erkidegoan dagoen mendate bat da. Larre eta abere askeen kokalekua da, berez bertan kokatuta dagoen Angliru aintziraren izen berbera darama. Aramo mendilerroaren bihotzean dago, Riosa udalerriaren lursailen barnean. Itsas mailatik 1.570 metrotara dago.

Angliru
Geografia
Altuera1.570 m
MendikateaKantauriar mendikatea
LurraldeaAsturiasko Printzerria
Map

Txirrindularitza aldatu

1999an Espainiako Vueltako etapa bat bertan amaitu zenetik mundu mailan ospea bereganatu izan du, batez ere igoera latza duelako, gune batzuetan gehienezko %23,5-eko maldak dituelarik, honek mundu osoko mendate zailenen artean sailkatzen du (aurretik 1997an helburu honetarako Riosako Udalak mendi errepide hau konpondu eta asfaltatu egin zuen).

Espainiako Vueltako Angliru etapako garaileak aldatu

Urtea Txapelduna Herrialdea
1999ko Espainiako Vuelta José María Jiménez   Espainia
2000ko Espainiako Vuelta Gilberto Simoni   Italia
2002ko Espainiako Vuelta Roberto Heras   Espainia
2008ko Espainiako Vuelta Alberto Contador   Espainia

Angliru zenbakitan aldatu

  • Garaiera: 1.570 metro
  • Luzera: 13,1 km
  • Desnibela: 1.255 metro
  • Batez besteko malda: %10,13
  • Gehienezko malda: %23,6 (Mortirolo mitikoak %18a du)
  • Esfortzu maila: 328
  • Denbora gutxi gorabehera: 122 minutu

Maldak aldatu

  • Hasiera (6. km-a):
  • Les Cabanes (7. km-a): %20
  • Llagos (8,5 km-a): %12,5
  • Los Picones (km 9,5): 18%
  • Cobayos (10,2 km-a): %17
  • La Cueña Les Cabres (10,8 km-a): %23,6
  • El Aviru (11,5 km-a): %20

Kanpo estekak aldatu