Angelu Iparraldeko kantonamendua

Angelu Iparraldeko kantonamendua Lapurdiko administrazio zatiketa edo eskualde bat da, Angelu hiriaren ipar partea hartzen duena. 2011n 15.931 biztanle zituen[1]. Hiriko beste kantonamendua Angelu Hegoaldekoa da.

Angelu Iparraldeko kantonamendua
 Frantzia
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
BarrutiBaionako barrutia
HiriburuaAngelu
Zatiketa
Deuseztapen data2015eko martxoaren 21a
Geografia
Koordenatuak43°29′06″N 1°31′06″W / 43.485°N 1.5183°W / 43.485; -1.5183
Demografia
Biztanleria15.638 (2012)

Udalerriak aldatu

Historia aldatu

Hasieran Angelu Baionako kantonamenduan kokatua zen. Bainan 1973an berrantolatu ziren kantonamenduak eta orduan sortu zen Angeluko kantonamendua eta lehen hauteskundeak 1976an egin ziren. Halere 1982an, berriz antolatu ziren kantonamenduak eta Angelukoa bitan zatitu zuten: Angelu Iparraldea eta Angelu Hegoaldea.

Ordezkarien zerrenda aldatu

Angeluko kantonamenduko kontseilari nagusien zerrenda
Urtea Izena
1976 Victor Mendiburu
Angelu Iparralde kantonamenduko kontseilari nagusien zerrenda
Urtea Izena
1982 André Graciannette
1985 André Graciannette
1992 André Graciannette
1998 Jean Espilondo
2004 Jean Espilondo
2011 Claude Olive

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu