Angela's Ashes (filma)

filma

Angela's Ashes (euskaraz Angelaren errautsak) 1999. urteko Alan Parker ingeles zinema zuzendariaren drama filma bat da. Berez, filma hau izen bereko Frank McCourt idazleak bere familiari buruzko Angela's Ashes eleberriaren zinemarako egokitzapena da.

Angela's Ashes (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1999
IzenburuaAngela's Ashes
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak, Irlandako Errepublika eta Erresuma Batua
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa, Film biografikoa eta lan literario batean oinarritutako filma
Iraupena145 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaAngela's Ashes
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Alan Parker
Gidoigilea(k)Laura Jones
Alan Parker

Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaDavid Brown
Scott Rudin
Alan Parker


Konpainia ekoizleaScott Rudin Productions (en) Itzuli
David Brown Productions
Dirty Hands Productios (en) Itzuli
[[Kategoria:Scott Rudin Productions (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]

[[Kategoria:Dirty Hands Productios (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaEric Steel (en) Itzuli
Adam Schroeder (en) Itzuli
EdizioaGerry Hambling (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaJohn Williams
Argazki-zuzendariaMichael Seresin
Chris Connier
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0145653 Filmaffinity: 275306 Allocine: 23316 Rottentomatoes: m/angelas_ashes Mojo: angelasashes Allmovie: v181273 TCM: 442696 Metacritic: movie/angelas-ashes TV.com: movies/angelas-ashes Netlix: 60000208Edit the value on Wikidata

Gaia eta istorioari dagokionez 2000an Stephen Frearsek zuzendutako Liam filmarekin antzekotasun handia du.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1935. urtea Limerick hiria. McCourt familia aurretik Estatu Batuetan bizitu eta orain Irlandara itzuli den irlandar familia bat da, ohitura legez burutu ohi den emigrazio bidaia atzekoz aurrera eginez. Malachy McCourt (Robert Carlyle) aita alkoholikoa da, gainera jaiotzez Ipar Irlandakoa denez, maiz bere iparraldeko ahoskera Limerickeko jendearentzat oso barregarria da, aldiz bere emaztea den Angela (Emily Watson), jaiotzez Limerick hirikoa, emakume langilea eta beti bere semeen eta familiaren arduraren pisua darama. Zoritxarrez familia Limerick hirira itzuli eta zazpi astetara Angela haurdun zegoelarik esperoan zegoen alaba hil berri zaio. McCourt familiak, garai hartako Irlandako familia asko bezala estualdi ekonomiko larrian bizi da, urez beteriko etxe alokatu batean, aitak lana aurkitu ezinik, eta aurkitzean bere mozkorraldien ondorioz segituan galduaz, bere zaletasun handiena tabernatara joan eta irabazitako diru eskasa edanean xahutzea da, halere berez bihotz oneko gizona da, ez da bere semeekin aita txarra, bere semeei antzinako irlandar mitologia eta Ulstergo Cúchulainn heroiari buruzko kondairak azaldu eta irlandar abesti abertzaleak abestuz gozatu ohi du. Aldiz, Angela emaztea hankak lurrean dituen emakumea da, bere neke guztia familiak aurrera nola edo hala egitean datza, sarritan senarrarek agertzen duen ameskeri eta alferkeriak nazkatu eta berarekin sarri eztabaidatu ohi du. Familiako kideak nondik edo handik aurrera jarraitzen saiatzen dira. Hau da McCourt familia eta Limerick hiriko eguneroko bizimodu latza.

Frank eta Malachy semeak giro honetako lekukoak izango dira. Filman sarritan jende helduak Frank begirada bitxia duen haurra dela diote, bere aitaren antzeko aurpegia duela, aldiz Malachy ilegorria haur moñoñoa dela eta Hollywoodeko aktorea dirudiela diote.

Aktoreak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu