Ángel Martín Municio

Angel Martín Municio» orritik birbideratua)

Ángel Martín Municio (Haro, 1923ko azaroaren 30a - Madril, 2002ko azaroaren 23a) espainiar zientzialaria izan zen.

Ángel Martín Municio

Q57771833 Itzuli

1985 - 2002
Manuel Lora-Tamayo (en) Itzuli - Carlos Sánchez del Río (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaHaro1923ko azaroaren 29a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2002ko azaroaren 23a (78 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Santiago de Compostelako Unibertsitatea
Madrilgo Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkimikaria eta biokimikaria
Enplegatzailea(k)Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Española
Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademia

Gaztetan Salamancara aldatu zen familiarekin, eta han egin zituen Kimikako ikasketak, nota bikainekin. 1948tik 1951ra, Kimika Organikoko irakasle laguntzaile izan zen Madrilgo Zientzien Fakultatean. 1950ean, doktoregoa eskuratu zuen, eta, gero, Utrechtera alde egin zuen biokimikako espezialitatean ikasketak sakontzera. 1955ean, Londresen ikasi zuen, eta 1963an hango laborategi batzuetan hasi zen lanean. 1967an, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Kimika Fisiologikoko katedra eskuratu zuen, eta horren aurretik eskolak eman zituen Madrilgo Unibertsitatean. Ospe handiko zientzialaria izan da nazioartean, aminoazidoen eta lipidoen metabolismoari buruz eta fosfolipidoen alorrean eta bakterioek zelulen paretan sortutako azidoen biosintesiaren eremuan egindako lanengatik. Hainbat akademia eta erakundetako kidea zen, adibidez, Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturalen Errege Akademiako lehendakaria eta RAEko errektoreordea, eta laurogei lanetik gora eman zituen argitara.

Erreferentziak aldatu