Anezka trena guztiz automatikoki distantzia motzak lotzen dituen burdinbide garraioa da. Aireportuetan aurkitzen dira gehienbat. People mover ingelesezko izena orokorra da eta besteak barne errailbakarrei edo Maglevari dagokie.

Yurikamome-Linea, Tokio, Japonia.

Sare nagusiko geltoki batetik beste geltokira joan-etorrian dabiltzan anezka trenak badira. Abiadura Handiko Trenen kasuan, geltoki nagusia hiritik kanpo egonagatik, anezka zerbitzua ezartzen da hiriguneko geltokiraino. Zerbitzu bertsua izaten da hirigunetik gehienetan kanpoaldean kokatua dagoen aireporturaino.

Euskal Herrian Bilboko metroko Santurtziko geltokitik Mamarigako geltokira doan Mamarigako anezka dago.

Kanpo estekak aldatu