Anemia ferropenikoa anemia mota bat da, burdinaren gabeziaren ondorioz sortzen dena.

Anemia ferropenikoa
Anemia ferropenikoa duen gaixo baten odol-frotisa: eritrozitoak ohi baino txikiagoak dira eta ez-ohiko morfologia dute
Deskribapena
Motadeficiency anemia (en) Itzuli, nutritional deficiency disease (en) Itzuli, iron deficiency (en) Itzuli, hypochromic anemia (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateahematologia
Azterketa medikoaMentzer index (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakburdina, ferrous gluconate dihydrate (en) Itzuli, iron(II) fumarate (en) Itzuli, ferrous sulfate heptahydrate (en) Itzuli, sodium ferric gluconate complex (en) Itzuli, iron sucrose (en) Itzuli, ferric carboxymaltose (en) Itzuli eta Ferumoxides (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKD50
GNS-9-MK280
GNS-10D50
GNS-9280
DiseasesDB6947
MedlinePlus000584
eMedicinemed/1188
MeSHD018798D018798
Disease Ontology IDDOID:11758
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Burdina ezinbesteko elementua da hemoglobina molekula sortu ahal izateko. Jakina denez, hemoglobina -era berean- eritrozitoen molekula nagusia da, globulu gorrien pisu lehorraren %90a hemoglobinari baitagokio. Burdinaren ezean, hemoglobina eta eritrozitoen ekoizpena ezin da zuzen osatu.

Globulu gorriak hiltzen direnean barruko hemoglobina askatzen da, eta ehunetan dauden makrofagoek hemoglobina hori hartzen dute, bilirrubinan eraldatuz. Bilirrubina hori behazunarekin batera kanporatzen da, eta hemoglobinaren burdina berriz erabiltzen da hezur-muinean hemoglobina berria ekoiztu ahal izateko [1].

Anemia ferropenikoa anemia ohikoena da Euskal Herrian.

Odol-analisi batean asaldura hau erraz detektatzen da: odolean burdin eta ferritina gutxi dago, globulu gorriak ohi baino txikiagoak dira eta hematokritoa ere ez-ohikoa izaten da.

Burdinaren gabeziaren atzean hainbat alderdi edo faktore egon daitezke:

Asaldura honen sintoma nagusiak nekea, buruko mina, zorabioak, zurbiltasuna eta disnea dira.

Tratamendua burdinaren administrazioan datza, aho-bidetik (kasu gehienetan) edo zain-barneko bidetik.

Erreferentziak aldatu

  1. Ganong, W.F.. Manual de Fisiologia Médica. El manual Moderno, 458 or..
  2. (Gaztelaniaz) MedLine Plus. Anemia ferropénica. .

Kanpo estekak aldatu