Andrea Oubiña

arraunlari espainiarra

Andrea Oubiña Rodríguez (O Grove, 1990ko azaroaren 10a - ) galiziar arraunlaria da. Kontxako bandera bederatzi aldiz irabazi du, eta sei aldiz Emakumezkoen Traineru Liga. Batela, trainerilla eta trainerutan hainbat txapelketa irabazi ditu, eta Galiziako txapelketa irabazi du kategoria guztietan.

Andrea Oubiña
Bizitza
JaiotzaO Grove1990eko azaroaren 10a (33 urte)
Herrialdea Galizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaliziera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Ibilbidea aldatu

Herriko Amegrove taldean hasi zen arraunean. 2008an Samertolameu taldean ari zela Galiziako selekzioa osatu zen (gerora Rias Baixas izango zena) eta Kontxako Banderara aurkeztu zen. Aurreneko bost Kontxako Banderak jarraian irabazi zituen. 2015ean San Juanek fitxatu zuen eta gipuzkoarrekin lau Bandera gehiago irabazi zituen. Horrela beste inork lortu ez duen errekorra ezarri du, 9 Kontxako Bandera. Hauekin batera sei Liga nagusi eta bandera ugari ere eskuratu zituen[1]. Ontzi txikietan ere hainbat Espainiako txapelketa lortu ditu.

Taldeak aldatu

Taldea Urteak Oharrak
Amegrove 2003-2005 Ontxi txikiak
Náutico de Vigo 2006-2007 Ontxi txikiak
Rias Baixas 2008-2013 Trainerua
Samertolameu 2014 Trainerua
San Juan 2015-2018 Trainerua
Donostiarra 2019-2021 Trainerua
Orio 2022- Trainerua

Garaipenak aldatu

Traineruan aldatu

Ontzi txikietan aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Andrea Oubiña, una remera para la historia» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).

Kanpo estekak aldatu