Andre Mariaren sortze garbia

Eliza Katolikoaren dogma

Andre Mariaren sortze garbia dotrina dogmatzat du Eliza Katolikoak, 1854. urtean Pio IX.a aita santuak dekretatu zuenetik. Dogmak dio Maria libre izan zela betidanik jatorrizko bekatutik, bere seme Jesukristoren merituagatik.

Andre Mariaren sortze garbia
Ego Immaculata dio latinez irudi alegoriko honek: Ni, sortzez garbia
MotaKatolikoa
Data
DataAbenduaren 8a (erromatar erritua)
Abenduaren 9a (bizantziar erritua)

Dogma hau ez da nahastu behar Jesusen jaiotza birjinalaren doktrinarekin. Jesus gizonezko batek parte hartu gabe ernaldu zela dio Elizak, eta Mariari dagokionez, Sortzez Garbiaren dogmak dio birjina izan zela Jesus ernaldu zenean, erditu zenean, eta baita erditu ondoren ere.

Andre Mariaren adbokazio hau VII. mendean hasi zen ospatzen Bizantzion, baina 1310 arte ez zen festatzat finkatu. Katolizismoan, bere eguna abenduaren 8an ospatzen da, eta jai izan ohi da Hego Euskal Herrian.[1]

Izendegian, zenbait dira emakumezko izenak euskaraz dogma eta adbokazio honi erreferentzia egiten diotenak: Kontxesi tradizionalena seguruenik, eta Sorkunde hedatuena 20. eta 21. mendeetan.

Erreferentziak aldatu

  1. «Kontxesi» Euskal Onomastikaren Datutegia (Euskaltzaindia) (Noiz kontsultatua: 2019-10-10).

Kanpo estekak aldatu