Andre Mariaren eliza (Rostock)

Rostockeko Andre Mariaren eliza (alemanez: Marienkirche) Rostocken dagoen elizarik handiena da. Adreilu gorriz eginiko eliza gotikoa da.

Andre Mariaren eliza (Rostock)
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Mecklenburg-Aurrepomerania
Alemaniako hiri-udalerriRostock
Koordenatuak54°05′22″N 12°08′19″E / 54.08955°N 12.1386°E / 54.08955; 12.1386
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1265 (egutegi gregorianoa)
Izenaren jatorriaMaria
ErlijioaLuteranismoa
ElizbarrutiaEvangelical Lutheran Church in Northern Germany (en) Itzuli
Arkitektura
Materiala(k)adreilua
EstiloaBrick Gothic (en) Itzuli
Dimentsioak76 (luzera) m
Ondarea
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Elizaren eraikuntza XIII mendean hasi zen eta 1265 urtean sagaratu zuten Andre Mariaren izenean. XIV. mendean zabalkunde batzuk ezagutu zituen, gaur egun dakusagun hiru nabetako eraikina bihurtu zelarik. 1531eako erreforman Luteranismoa onartu zuen.

Aldare nagusia 1721ean egin zuten Berlingo artisauek. Dorre zabala eta goiak daukan antena XVIII. mendean gehitu zitzaizkion etilo barrokoan. Azkenik aipatzekoak dira Innsbrucketik ekarritako beiratean. 1894 eta 1904 artean ezarri ziren elizaren leihoetan.

 
Erloju astronomikoa

Erloju astronomikoa aldatu

Erloju astronomikoa (Astrologische Uhr), 12 metrotako garaiera duen erloju eder hau Nurenbergeko Hans Düringer erlojurariak egin zuen 1472an. Goialdean, orduro apostoluak Jesusen aurrean pasatzen dira eta azkena dihoan Judas akatua izaten da. Erdialdean dago erlojua bera, orduaz gain ilargi fasea eta zodiakoa ere agertzen dituelarik. Beheko mailan 2017 arte baliozkoa den egutegia dauka.

Kanpo estekak aldatu