Andrés Gimeno

tenislari espainiarra

Andrés Gimeno Tolaguera (Bartzelona, 1937ko abuztuaren 3a - ibidem, 2019ko urriaren 9a) Kataluniako tenis-jokalaria izan zen.

Andrés Gimeno

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAndrés Gimeno Tolaguera
JaiotzaBartzelona1937ko abuztuaren 3a
Herrialdea Katalunia
BizilekuaBartzelona
HeriotzaBartzelona2019ko urriaren 9a (82 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktenislaria
Tenis
Jokaeraeskuina
Bakarka i/g216–108
Binaka i/g95–61
 
Altuera185 zentimetro
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Esteban Gimeno Espainiako txapeldunaren semea zen, eta aitaren eskutik hasi zen tenisean jokatzen. Oso gaztetatik erakutsi zuen teniserako dohain apartak zituela, eta hamabi urte zituenerako Kataluniako txapelduna zen bere kategorian. 1955ean, Roland Garros lehiaketako junior-mailako txapela eskuratu zuen, eta, handik bi urtera, Madrilgo Irekia eta Espainiako Txapelketa irabazi zituen. 1959an, Davis Kopa jokatu zuen, eta hurrengo urtean hasi zen profesional-mailan jokatzen. Handik zazpi urtera, profesionalen Munduko Txapelketa irabazi zuen Bartzelonan; 1969an, Australiako Openean finala jokatu zuen, eta, 1970ean, finalerdia, Wimbledongo Txapelketan. 1972an lortu zuen, dena den, garaipenik sonatuena: Roland Garros irabazi zuen. 1973an utzi zuen tenis profesionala, hainbat zauri izan ondoren oso ahulduta baitzegoen. Harrezkero, teniseko entrenatzaile gisa jardun zuen.

Erreferentziak aldatu