Ander Izagirre

Donostiar idazlea eta kazetaria

Ander Izagirre (Donostia, Gipuzkoa, 1976ko otsailaren 26a) kazetaria eta idazlea da. Bere lanak batez ere bidaiei buruzkoak izan dira.

Ander Izagirre

Bizitza
JaiotzaDonostia1976ko otsailaren 26a (48 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta blogaria
Lan nabarmenak
Genero artistikoasaiakera

gentedigital.es…
Twitter: anderiza Edit the value on Wikidata

Altaïr, National Geographic edo beste zenbait hedabidetan egindako ekarpenez gainera, El Testamento del Chacal, Los Sótanos del mundo, Beruna patrikan, Trekking en la costa vasca eta Cuidadores de mundos bidaia-liburuen egilea da. Bestalde, bere bidaien kronika eta han-hemengo pasadizoak jasotzen ditu bere blogean.

Kirolaren inguruan ere idatzi du, eta hala, txirrindularitzarekiko duen zaletasunaren ondorioz, Plomo en los bolsillos liburua idatzi zuen. Liburu honetan, Frantziako Tourraren inguruko pasadizoak kontatzen ditu. Mi abuela y diez más liburuxkan aldiz, Errealaren 80. eta 90. hamarkadetako ibilbidea kontatzen du autobiografikoa den haur baten ikuspuntutik.[1]

2015.urtean, Europako Kazetaritza saria eman zioten, European Press Prize, Kolonbiako talde paramilitarrei buruzko erreportaje batengatik.[2]

2017an Euskadi Literatura Saria irabazi zuen saiakera kategorian Potosí lanagatik.[3]

2018. urtetik, ostegunero, zutabe bat idazten du Diario Vasco egunkariaren kontrazalean.[4]

2021. urtean, Italiako Giroari eskainitako liburua argitaratu du, 'Cómo ganar el Giro bebiendo sangre de buey' izenekoa.[5][6][7][8]

Idazlanen zerrenda aldatu

  • El testamento del chacal (2003)
  • Plomo en los bolsillos (2005). 2012an Libros del K.O. argitaletxeak berrargitaratua.
  • Beruna patrikan (2005)
  • Los sótanos del mundo (2005)
  • Cuidadores de mundos (2008)
  • Trekking de la costa vasca (2009)
  • Groenlandia cruje (y tres historias islandesas) (2012)
  • Mi abuela y diez más (2013)
  • Los mejores planes para conocer Donostia-San Sebastián (2013)
  • Cansasuelos, seis días a pie por los Apeninos (2014)
  • Txernobil txiki bat etxe bakoitzean (2014)
  • Apaiz gerrillariaren ezkutalekua eta beste bederatzi istorio Euskal Herriko parajeetan (2015)
  • El siglo de Luis Ortiz Alfau (2016)
  • Potosí (2017)
  • Pirenaica: catorce crónicas de la cordillera (2018)
  • Amona eta beste hamar (2018)
  • Luis Ortiz Alfauren mendea (2018)
  • Cómo ganar el Giro bebiendo sangre de buey (2021)
  • Vuelta al país de Elkano (2022)

Erreferentziak aldatu

  1. K.O., Libros del. «Mi abuela y diez más» Libros del K.O. (Noiz kontsultatua: 2017-01-05).
  2. SL, TAI GABE DIGITALA. (2015-04-13). «Ander Izagirreri Europako Kazetaritza saria eman diote» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-09-28).
  3. EiTB. Euskadi Literatura Sariak, Bilbao, Izagirre, Mugica eta Valverderentzat. (Noiz kontsultatua: 2017-10-11).
  4. «Ander Izagirre | El Diario Vasco» www.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  5. Sarriegi, Enekoitz Telleria. ««Giroa basatiagoa da; ez da horren neurtua»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-28).
  6. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-05-04). ««Italiako Giroak baditu oraindik abentura basati baten aztarnak»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-09-28).
  7. Kafea, Bigarren. (2021-05-12). «Ander Izagirre: «Idi odola zen garai hartako Isostarra»» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-28).
  8. GAUR, GUREAN. (2021-05-11). «Ander Izagirre: "Giroak badaki bere historia abentura handi bat dela"» hamaika.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-28).

Kanpo estekak aldatu