Anconako katedrala (italieraz: Duomo di Ancona, Basilica Cattedrale Metropolitana di San Ciriaco) katedral katolikoa da, San Ziriakori dedikatua, Anconako artzapezpikuaren egoitza. Eraikinean osagai erromanikoak, bizantziarrak eta gotikoak biltzen dira, eta antzinako hiri grekoaren akropolian dago kokatuta, hiriaren eta golkoaren gainetik.

Anconako katedrala
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Markak
ProbintziaAnconako probintzia
Italiako udalerriAncona
Koordenatuak43°37′31″N 13°30′36″E / 43.62524°N 13.50992°E / 43.62524; 13.50992
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXI. mendea
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Ancona-Osimo (en) Itzuli
IzenaJudas Cyriacus (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
Kontaktua
HelbideaPiazzale del Duomo - Ancona

2016ko indusketek frogatu zuten tenplu bat zegoela bertan, agian Afroditari dedikatua, K. a. III. mendetik aurrera. Horren gainean, eliza kristaua eraiki zuten VI. mendean, nabe batekoa. Horren hondar batzuk gelditzen dira oraindik ere: mosaiko bat eta perimetroko harresiak. 995-1015ean eliza berri bat egin zuten. 1017an, basilika berriak San Martzelinoren eta San Ziriakoren erlikiak jaso zituen. XII. eta XIII. mendeetan eliza handitu zuten, transeptua erantsi baitzitzaion oinplanoa gurutze grekokoa izateko.

Kanpo estekak aldatu