Ana de Mendoza (Eboliko printzesa)

politikari espainiarra

Ana de Mendoza y de la Cerda (Cifuentes, 1540ko ekainaren 29a - Pastrana, 1592ko otsailaren 2a), Eboliko printzesa, espainiar aristokrata izan zen.

Ana de Mendoza (Eboliko printzesa)

Bizitza
JaiotzaCifuentes1540ko ekainaren 29a
Herrialdea Espainia
HeriotzaPastrana1592ko otsailaren 2a (51 urte)
Familia
AitaDiego Hurtado de Mendoza y de la Cerda
AmaDoña Catalina de Silva y Andrade, Condesa de Cifuentes
Ezkontidea(k)Ruy Gomez de Silva  (1553ko apirilaren 18a (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
LeinuaMendoza
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Eboliko printze portugaldarrarekin ezkondu zen 1552. urtean. Gortean ospe handia izan zuen bere edertasunagatik, eta gizon askorengan izan zuen eragina; erregearekin berarekin maitasun-harremanak izan omen zituen. Espainiako emakume aberatsenetakoa izan zen. Senarra hildakoan, Herbehereetako abertzaleekin harremanetan jarri zela eta, Filipe II.ak itxi zuen Pastranako gazteluan.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ana de Mendoza (Eboliko printzesa)