Ana Urkijo

abokatu espainiarra
Artikulu hau Athleticeko presidente-ohiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urkixo».

Ana Urkixo Elorriaga (Bilbo, 1953ko abuztuaren 16a – ) abokatu eta Athletic Clubeko presidente ohia da. Bizkaiko Abokatuen Bazkunan sartu zen lehendabiziko emakumea izan zen.[1]

Ana Urkijo

Athleticeko lehendakari

2006ko urtarrilaren 18a - 2007ko uztailaren 12a
Fernando Lamikiz - Fernando García Macua
Bizitza
JaiotzaBilbo1953ko abuztuaren 16a (70 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua

Biografia aldatu

Ana Urkijo Bizkaiko hiriburuan jaio zen 1953ko abuztuaren 16an. Abokatua ikasketak egin zituen. 1969tik da Athletic Clubeko bazkidea.

Lan ibilbidea aldatu

Abokatu aldatu

Higiezinen jabetzako abokatu eta agentea ida, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko Batzordean parte hartu zuen lehen emakumea.[1]

Athletic Klub taldeko presidente aldatu

Athletic Klub Futbol Taldeko lehendakaria izan zen 2006 eta 2007 bitartean. Aurretik presidenteordea zen eta aurreko presidentea zen Fernando Lamikizek 2006ko irailaren 27an dimititu zuenean, presidente izendatu zuten.[2]

Klub zuri-gorriaren lehendabiziko emakume presidentea bihurtu zen, bigarrena Espainiako futbol liga txapelketan izanik, aurretik Rayo Vallecanoren Teresa Riveroren atzetik.[3]

Agintaldi laburrean, erabaki garrantzitsuak hartu zituen, hala nola Mané teknikaria kontratatzea, Ligako azken eguneko jaitsieratik salbatu zuena, edo San Mamesko estadio berria eraikitzeko proiektua bultzatzea.[4][5][6] 2006an, bera karguan zela, Unai Alba fitxatu zen.[7]

Hala ere, kargua modu iragankorrean hartu zuen, 2007ko uztailaren 12an hauteskundeak egin ziren, baina ez zen aurkeztu. 2007ko uztailaren 12an Fernando García Macua presidente berria bihurtu zen.[8][9][10][11]

Hizlari, emakume erreferente aldatu

2024ko 8M-ren inguruan Isabel Iturbe Surne Bilbao Basketeko presidentearekin eta Mari Ayestaran Espainiako Hockey Federazioko presidenteorde ohiarekin batera jardun zuen Mujeres directivas en el deporte. Salvando barreras/ Emakumeak kirolean. Oztopoak gainditzen mahai-inguruan. Moderatzaile lanetan Virginia Berasategi triatloilaria eta Assumpta Guisasola aritu ziren.[12]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu